Naroa Agirre
| Naroa Agirre | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Naroa Agirre, 2010. urtean | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotzako izen-deiturak | Naroa Aguirre Camio | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Donostia, 1979ko maiatzaren 15a (47 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | atleta, irakaslea eta aktorea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Enplegatzailea(k) | Nazaret Fundazioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
- Artikulu hau atletari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Naroa Agirre Kamio (Donostia, Gipuzkoa, 1979ko maiatzaren 15a[1]) atleta profesional ohia da. Atletatzat, pertika jauzian nabarmendu zen; eta aktorea izan zen Goenkale telesailean. Ingurumen Zientzietako ikasketak egin zituen, Bartzelonan (Katalunia), eta handik bueltan atletismoan profesionaltzat aritzeko apustua egin zuen. Telesailean, bere izena duen pertsonaia antzeztu zuen.[2] Pertika jauzian ez ezik, luzera jauzian ere jarduten zen.
Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertika jauzian, aire zabaleko markarik onena 4,50 metrokoa du, 2006ko maiatzean Alemaniako Saulheim hirian lortua. Pista estalian, berriz, Sevillan 2007ko otsailean 4,56 metroko jauzia egin zuen.
Espainiako txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarraian, Espainiako txapelketan pertika jauziko garaile atera zen urteen zerrenda, dela aire zabalean,[3] dela pista estalian,[4] egin zituen markak barne:
- 2000 - Pista estalian - 4,00 metro - Txapelduna
- 2003 - Pista estalian - 4,20 metro - Txapelduna
- 2003 - Aire zabalean - 4,30 metro - Txapelduna
- 2005 - Pista estalian - 4,31 metro - Txapelduna
- 2006 - Aire zabalean - 4,40 metro - Txapelduna
- 2006 - Pista estalian - 4,30 metro - Txapelduna
- 2007 - Aire zabalean - 4,30 metro - Txapelduna
- 2007 - Pista estalian - 4,56 metro - Txapelduna
- 2008 - Aire zabalean - 4,20 metro - Txapelduna
- 2008 - Pista estalian - 4,35 metro - Txapelduna
- 2009 - Aire zabalean - 4,30 metro - Txapelduna
- 2009 - Pista estalian - 4,25 metro - Txapelduna
- 2010 - Aire zabalean - 4,15 metro - Txapelduna
- 2010 - Pista estalian - 4,15 metro - Txapelduna
- 2011 - Pista estalian - 4,30 metro - Txapelduna
- 2012 - Pista estalian - 4,35 metro - Txapelduna
- 2013 - Aire zabalean - 4,40 metro - Txapelduna
- 2014 - Pista estalian - 4,25 metro - Txapelduna
- 2014 - Aire zabalean - 4,42 metro - Txapelduna[5]
- 2015 - Pistal estalian - 4,35 metro - Txapelduna
- 2015 - Aire zabalean - 4,30 metro - Txapelduna
- 2016 - Pista estalian - 4,25 metro - Txapelduna[6]
Nazioarteko txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Txapelketa | Lekua | Sailkapena |
|---|---|---|---|
| 2001 | XIV Mediterraneoko Jokoak | Tunis, Tunisia | 5.a |
| 2002 | Europako Atletismo Txapelketa | Munich, Alemania | 10.a |
| 2004 | Atenasko Joko Olinpikoak | Atenas, Grezia | 6.a |
| 2005 | Munduko Atletismo Txapelketa | Helsinki, Finlandia | 9.a |
| 2006 | Pista Estaliko Munduko Txapelketa | Mosku, Errusia | 6.a |
| Europako Atletismo Txapelketa | Göteborg, Suedia | 7.a | |
| 2008 | Pekingo Olinpiar Jokoak | Beijing, Txina | 13.a |
| 2013 | Europako Selekzioen Atletismo Txapelketa | Gateshead, Ingalaterra | 4.a[7] |
| XVII Mediterraneoko Jokoak | Mersin, Turkia | 2.a[8] | |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Dominak garesti, eta finalak helburu», Berria, 2006-08-06.
- ↑ Pertsonaia Goenkale webgunean
- ↑ Naroa Agirreren tituluak Espainiako txapelketan aire zabalean. 884. orrialdean
- ↑ Naroa Agirreren tituluak Espainiako txapelketan pista estalian. 272. orrialdean
- ↑ Naroa Agirre berriro Espainiako txapeldun aire zabalean
- ↑ (Gaztelaniaz) Naroa Agirre Espainiako txapelduna, 2016an, pista estalian
- ↑ Naroa Agirre laugarrena Europako Selekzioen Atletismo Txapelketan
- ↑ Naroa Agirrek zilarrezko domina lortu du XVII Mediterranear Jokoetan
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Naroa Agirre
- (Ingelesez) Naroa Agirre, IAAFen webgunean.
- Elkarrizketa, Argian.
- Elkarrizketa, Euskonews Gaztean.