Naroa Gorostiaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naroa Gorostiaga

Bizitza
JaiotzaEuskal Herria1970eko ekainaren 7a (53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, irrati-esataria eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Euskararen Erakunde Publikoa
Euskal Irratiak
Radio France (en) Itzuli
Gure Irratia
Euskaldunon Egunkaria
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Euskal Herria Zuzenean

Naroa Gorostiaga Barriola (Euskal Herria, 1970eko ekainaren 7a) Euskararen Erakunde Publikoko hizkuntza kargudunetako bat da.[1] Iparraldeko euskara agirien kudeaketan, hizkuntzaren baieztapenean eta euskara-gaitasuna lantzeko ikastaroak eta laguntzak antolatzen parte hartzen du, batez ere.[2]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko ikastolak biltzen dituen Seaskako lehen belaunaldietako ikasle izan zen, Etxepare lizeoraino. Zuzenbide ikasketak egin zituen. Txikitatik hizkuntza anitzak eta euskalki asko entzuteko moduan izan da.[3]

Kazetaria eta kulturgilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Irratietako kideak: Naroa Gorostiaga, Dani Dualde eta Jose Luis Aizpuru (Euskaldunon egunkaria, 2002-12-12)[4]

18 urtez irrati-lanean aritu izan zen. Hasieran irrati-lana Gure Irratian ezagutu eta ikasi zuen, han Anje Duhalde izan zuen irakasle.[5] Gero, Radio France Pays Basque-n ibili zen. Geroago Radio France Pays Basque irratiko animatzailea izan zen, hango zazpi urteak baliatu zituen kazetari lanera formatzeko. Eta azkenean 1999an Euskal Irratietara joan zen erredaktore buru eta koordinatzaile izateko (Gure Irratian - Antxeta IrratiaXiberoko botzaIrulegiko irratia).[6][7][4]

Bestalde, kazetari moduan ETBko "Iparraldea" saioaren egile izan zen Agustin Errotabehererekin batean, baita Euskaldunon Egunkarian eta Gaur8 astekarian kolaboratzailea ere.

Hainbat ekitaldiren euskarazko aurkezle lanetan ibili izan da, horien artean daude hauek: AEKantuz, Haur kantu txapelketa, Sukalki eta Marmitako txapelketak, eta Munduko WBC boxeo-txapelketa bat.

Euskal kulturgintzako eta alor sozialeko hainbat elkartetan parte hartu izan du boluntario edota itzultzaile lanetan, besteak beste, Euskal Herria Zuzenean, UEU, Radiokultura.eus... Pika eta Pinpirin haur aldizkarietan itzultzaile lanetan aritu zen.

Euskararen erabilera zuzenaren bultzatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baionako Udako Euskal Unibertsitatearekin eta Euskaltzaindiarekin euskararen erabilera zuzen egiteko hainbat ikastaro koordinatu ditu.[8][9][10]

Euskaltzaindiak, bere ehungarren urteurrena eta euskara batuaren berrogeita hamargarren urteurrena kari, antolatu mintzaldi sorta bat proposatu zuen Baionako Herriko Etxean Naroa Gorostiaga-ren hitzak.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Lan-talde teknikoa - EEP - Euskararen Erakunde Publikoa - Euskal Herria -» OPLB Office Public de la Langue Basque - Pays Basque - EEP - Euskararen Erakunde Publikoa - Euskal Herria (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  2. Naroa Gorostiaga - Gaurko egoera. Euskararen batasuna nola ikusten den Ipar Euskal Herritik.. Euskaltzaindia. 100 urte Euskara ehuntzen. (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  3. «Naroa Gorostiaga. Bihotzeko Fonoteka» www.eitb.eus (Euskadi Irratia) (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  4. a b Arbelbide, Nora. (2002-12-12). «Kirola Indartu Nahian. Euskal Irratiak. Kirol saileko laguntzaileak trebatu nahi dituzte.» Euskaldunon Egunkaria (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-10-18).
  5. Etxeleku, Iñaki. (2008-02-08). «Autofinantzaketa lortu behar dugu aurten nagusiki.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-10-18).
  6. «Berria.eus | Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  7. (PDF) Naroa Gorostiaga. Euskal irratien arteko erredaktore-buru eta koordinatzailea. 1999ko maiatza/ekaina (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  8. Naroa Gorostiaga: “Eragile desberdinei euskararen arloan zuzen egiteko tresnak eman nahi dizkiegu” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  9. Naroa Gorostiaga: “Euskararekin lan egiten duten profesionalek behar dituzte nolabaiteko segurtamenak eskuratu” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  10. Naroa Gorostiaga: “Hizkuntzaren kalitatean Iparraldeko beharrak ikusten ditugu, eskaerak baditugu alde guztietatik” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  11. Euskaltzaindia Euskara Ehuntzen: Naroa Gorostiaga. Kanaldude (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]