Edukira joan

Natalia Figueroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalia Figueroa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNatalia Figueroa Gamboa
JaiotzaDonostia1939ko abuztuaren 10a (85 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaAgustín de Figueroa
Ezkontidea(k)Raphael  (1972ko uztailaren 14a -
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

Natalia Figueroa Gamboa, (Donostia, 1939ko abuztuaren 10a) espainiar kazetaria da.

Aristokrata familia batean jaioa, Agustín de Figueroa Santo Floroko markesaren alaba da, Romanonesko kondearen biloba eta Alonso Martínezen birbiloba; oso gaztetatik erabaki zuen komunikazioaren munduan aritzea.

Telebistan eman zituen lehen urratsak, Televisión Españolak Por los caminos de España (1966) telesailaren atal batzuk aurkezteko kontratatu zuenean. Garai horretan, itzulpena ere landu zuen, Françoise Saganen Le Cheval évanoui (1967) gaztelaniara itzuliz.

Geroago, TVEn, Luz verde (1966-1968) aurkeztu zuen, Antonio Mercerok zuzendutako eta Chumy Chúmezek ilustratutako magazina, gainera, garaiko pertsonaia oso ezberdinei elkarrizketak egiteko aukera eman ziona; Nuevas gentes (1968); eta Si las piedras hablaran (1972-1973), Mario Camusen zuzendaritzapean eta Antonio Galaren gidoiekin.

1972ko uztailaren 14an Venezian ezkondu zen Raphael abeslariarekin, eta hiru seme-alaba izan dituzte: Jacobo, Alejandra eta Manuel Martos.

Denbora batez kazetaritzatik aldenduta izan ondoren, hasieran ABC egunkarian eta ondoren La Razón egunkarian kolaboratzeko itzuli zen. María Teresa Camposekin La tarde de Cope irratsaioan ere parte hartu zuen.

Bere anaia Agustinekin batera urteetan zehar judizialki pleiteatu zuen, Santo Floroko Markesatuaren noblezia tituluaren herentziagatik.

Hainbat libururen egilea da, horien artean: Decía el viento (1957), Palabras nuevas (1960) eta Tipos de ahora mismo (1970).

2007an bikoizketa aktore bezala estreinatu zen, Disneyren Meet the Robinsons filmaren gaztelaniazko bertsioari bere ahotsa eskainiz.


Biografia
Madrilgo Erkidegoa
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.