Ne Win

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ne Win
President Ne Win Portrait.JPG
Myanmargo lehen ministro

1958ko urriaren 29a - 1960ko apirilaren 4a
U Nu - U Nu
Myanmargo presidente


Win Maung Itzuli - San Yu Itzuli
Bizitza
Jaiotza Myanmar1911ko maiatzaren 14a
Herrialdea  Myanmar
Heriotza Yangon2002ko abenduaren 5a (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k) June Rose Bellamy Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa University of Yangon Itzuli
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala eta politikaria
Jasotako sariak
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Theravada
Alderdi politikoa Burma Socialist Programme Party Itzuli
Anti-Fascist People's Freedom League Itzuli
Ne Win Signature.svg

Ne Win (birmanieraz: နေဝင်း; Paungdale, Bago probintzia, 1911ko maiatzaren 24a[oh 1]Yangon, 2002ko abenduaren 5a) birmaniar politikaria eta militarra izan zen. Birmaniako lehen ministroa izan zen 1958-1960 eta 1962-1974 bitartean, eta Birmaniako presidentea 1962tik 1981era.[1] Independentziaren aldeko borrokaren buruetako bat izan zen eta, behin hori lortuta, diktadore militarra Sozialismorako birmaniar bidearen garaian (1962-1988).[2]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911ko maiatzaren 24an jaio zen. Orduan, Erresuma Batuaren mende zegoen Birmania, inperioaren erdi mailako funtzionario bat zen haren aita. Jaiotzean, Shu Maung izena jarri zioten, hau da, «begi bakarreko sagarra». Gaztetan, Rangun hiriburura bidali zuten unibertsitateko ikasketak egitera, baina 1931n utzi egin behar izan zituen, ez baitzituen azterketak gainditu. Orduan lotu zitzaion Birmaniaren independentziaren alde borrokatzen zuen mugimendu abertzaleari, hots, Dobama Asiayone elkarteari. Halaber, orduan ezagutu zituen Aung San eta U Nu mugimendu abertzalearen sortzaileak eta, hein handi batean, Birmaniaren independentzia ahalbidetu zuten gizon biak.[2]

Behin abertzaletasunari lotuta, mugimendu horren baitan gero eta indartsuago bilakatuz joan zen. 1941ean, Birmaniatik atera zen ezkutuan eta japoniarrek antolatutako entrenamendu militarrerako eremu batera joan zen. Birmaniaren Independentziarako Armada (BIA) sortzen lagundu zuen han, eta erakunde berria eratu zela ospatzeko, izena aldatzea erabaki zuen: aurrerantzean ez zen Shu Maung izango, Ne Win baizik; alegia, «eguzkia bezain distiratsua».[2]

Independentziaren aldeko borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra garaian, Japoniak Birmania inbaditu zuen. Erresuma Batuko kolonizatzaileak bota zituztenez, Ne Winek eta beste borrokalari abertzaleek, hasieran, gustura hartu zuten japoniarren etorrera. Laster konturatu ziren, ordea, Japoniaren helburua ez zela Birmaniari independentzia ematea, baizik eta herrialdea mendean hartzea. Horregatik, berehala ekin zioten japoniarren aurkako borrokari. Azkenean, 1945ean, britainiarrek hartu zuten, berriro ere, agintea. Dena den, deskolonizazio prozesuak abian ziren jada, eta Londresek eta Birmaniako abertzaleek independentzia hitzartu zuten, 1948ko urtarrilaren 4an gauzatu zena.[2]

Une hartan, etorkizun oparoa igurikatzen zuten birmaniarrek, aberatsa baitzen beren herria eta, beren burua gobernatzeko modua izanda, oraindik eta aberatsago izatea espero zuten. Ez zen halakorik gertatu, berehala piztu baitziren buruzagien arteko botere borrokak. 1947an egin ziren gobernu indenpendente berria osatzeko hauteskundeak eta Aung San buruzagi abertzaleak irabazi zituen. Baina boterera iritsi aurretik, hil egin zuten eta U Nuk hartu zuen gobernuaren gidaritza. Birmaniako Armadako jeneral zen ordurako Ne Win, eta U Nuk Defentsa ministro izendatu zuen. 1958ko gobernu krisia zela-eta, Ne Winek hartu zuen lehen ministro kargua. 1960an, U Nu agintera itzuli zen hauteskunde bidez.[2]

Sozialismorako birmaniar bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina, nonbait, Ne Win jenerala ez zegoen ados U Nuren gobernatzeko moduarekin, eta 1960an estatu kolpea eman zuen. Sozialismorako birmaniar bidea martxan jarri zuen boterera iritsi zenean, hau da, «mistizismo politiko eta ekonomikoan» oinarritutako erregimen berria. Funtsean, pentsaera eta gobernatzeko eredu bitxia: ideologia marxistaren eta budismoaren adar birmaniarren nahasketa berezia egin zuen Ne Winek, halaber, sineskeria kutsu handiak zituena. Esaterako, diru billeteetatik zero zifran amaitzen ziren kopuruak kentzeko agindu zuen, zenbaki horrek zoritxarra ekartzen zuela-eta. Mendebaldeko analisten iduriko, Ne Winen ereduak Birmaniaren gainbehera ekarri zuen: garai bateko aberastasuna galdu eta munduko herrialderik pobreenetako bat bihurtu zen erregimen horren mendean. Era berean, giza eskubideen urratzeak etengabeak izan ziren estatu kolpe hura gertatu zenetik, eta errepresioaren ondorioz hildakoak milaka.[2]

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ofizialki, 1988an utzi zuen boterea, barneko errebolten eta nazioarteko presioaren ondorioz, demokraziarako iraganbidea abian jarri ostean. 1990ean hauteskundeak egin ziren eta Aung San Suu Kyi militarren aurkako oposizioaren buruzagiak irabazi zituen; armadak, ordea, ez zituen emaitzak onartu eta Batzorde Militarrak hartu zuen agintea. Ne Win ez zen inoiz batzorde horretako kide izan, baina bera izan zen, itzalean, militarren erregimenaren buruetako bat. 2001eko martxoan, haren suhia eta bi biloba espetxeratu zituzten Batzorde Militarraren aurkako estatu kolpea aurrera eramaten saiatzeagatik, eta jeneral zaharra etxean egotera zigortu zuten, plan horren buru zelako. 2002ko abenduaren 5ean zendu zen, artean etxean atxiloturik zegoela; 91 urte zituen.[2]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1910eko uztailaren 10ean edo 1911ko maiatzaren 14an, beste iturri batzuen arabera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Editors of Encyclopaedia Britannica U Ne Win Encyclopædia Britannica, inc., 2019ko abenduak 2, britannica.com . Noiz kontsultatua: 2019-12-29.
  2. a b c d e f g Eskisabel, Idurre Sozialista mistikoa Euskaldunon Egunkaria, 2002ko abenduak 8, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-29.