Neil Patrick Harris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Neil Patrick Harris
Neil Patrick Harris at BookCon (16347).jpg
Bizitza
Jaiotza Albuquerque1973ko ekainaren  15a (45 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Harlem
Familia
Ezkontidea(k) David Burtka  (iraila 2014 -
Bikotea(k) David Burtka
Hezkuntza
Heziketa La Cueva High School Itzuli
Jarduerak
Jarduerak telebista-aktorea, zinema aktorea, zinema zuzendaria, musikaria, autobiografialaria, bikoizlea, abeslaria, antzerki aktorea, magialaria, dantzaria, aktorea, ahots-aktorea, antzerki zuzendaria, telebista aurkezlea, zinema ekoizlea eta gidoilaria
Jasotako sariak
Ahots mota tenorra
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm0000439

Neil Patrick Harris (AlbuquerqueMexiko Berria1973ko ekainaren 15a estatubatuar aktoreabeslarimago, umorista eta zuzendaria da. Bere lan garrantzitsuenen artean aktore nagusiaren papera Doogie Howser, M.D.,  Barney Stinson-en papera How I Met Your Mother telesailean, bere buruari buruzko eleberria Harold & Kumar trilogian eta protagonistaren papera Joss Whedon idatzitako Dr. Horrible's Sing-Along Blog web musikal telesailean.

Neilek famatuen munduan parte hartze handia izan du. 2009. urtetik non Tony sarien 63. edizioko aurkezlea izan zen, 2015ean Oscar sarien aurkezlea izan zen arte, sari banaketa askotan protagonismo handia izan du. Hala nola, Emmy Primetime sarien 61. edizioaren aurkezlea, 2010ean Akademiako Sari banaketako 82. edizioan antzezpen sorpresa bat egin, eta horrelako sorpresak urtero eskaintzen dizkigun Harrisek. Sari banaketa edizio hauetan aurkezle lanetan ibiltzeaz gain, Neilek zeinbat sari irabazi izan ditu, adibidez People's Choice sarietan komediazko aktore onenaren saria irabazi zuen. Horretaz gain, 2010ean Time aldizkariak argitaratutako eragin handiagoko 100 pertsonen zerrendan agertu zen, eta 2011n Hollywoodeko ospearen ibilbidean 587. izarra jaso du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neil Albuquerquen, Mexico Berrian, jaio zen. Bere gurasoek, Sheila eta Ron, jatetxe bat zuten eta horretaz bizi ziren. Bitartean, Neilek La Cueva High Schoolen ikasten zuen. Ikastolak antolatutako jarduera sarritan parte hartzen zuen, batez ere, zinema eta antzerkiarekin zerikusia zutenetan. Azkenik, Harris 1991. urtean graduatu zen ohorezko emaitzekin.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neil Patrick Harris gay zela onartu zuen 2004ean, People aldizkarian argitaratutako artikulu baten bidez, non honako hau zioen:

Beti gozatu izan dut komunikabide ezberdinen errespetuaz eta beti izan dut erlazio ona haiekin, nire bizitza pertsonala alde batean uzten zutelako. Horren ondorioz, bizitza normal bat aurrera ateratzeko erreztasun handiak aurkitu ditut. Azken bolada honetan, berriz, kazetariek gero eta gehiago jakin nahi dute nire bizitza pribatuaz eta ditudan erlazioei buruz, nire bizitzari buruzko gezurrak asmatzen batzuetan. Beti egongo naiz prest edozein zurrumurru deuseztatzeko. Egun, oso harro nago homosexuala izateaz eta bizi dudan egueroko bizitzarekin oso gustora nagoela esan dezaket. Gainera, maite dudan lanbidean pertsona zoragarriak ezagutu ditut eta horrek zoriontsuago egiten nau.

Azken urteetan, Harrisek prentsaren alde zatarrena ikusi du. Izan ere, bere bizitzari buruzko hainbat zurrumurru sortu dituzte aktrearen iritzirik jakin gabe. Adibide bat jartzeagatik, prentsak Neil Patrick Harrisek eta Max Von Essenek erlazio sentimental bat zutela asmatu zuten. Aitaren batean, Harrisek hori deuseztatu zuen, baina gainera, 2007ko Irailean, Emmy Sariaetara bere mutilagunarekin, David Burtkarekin, joan zen. Ondoren, The Ellen DeGeneres Show-en beraien arteko erlazioa onartu eta ofiziala egin zuten. 3 urteren buruan, 2010ean, Twitter bidez, Harris eta bere bikotea gurasoak izango zirela aitortu zuten. Eta 2010eko Urriaren 12an, Harper Grace eta Gideon Scott jaio ziren.

Bestalde, 2014ko Abuztuan David 10 urtez bere mutilaguna izan eta gero, ezkondu egin ziren Italian, non familia eta lagun minak bakarrik joan ziren eta Elton John gonbidatu berezi bezala izan zuten.

Bizitza profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik aipatu bezala, Harris bizitza profesional oso aktiboa izan du 1988an hasi zenetik. The Next Best Thing telesaile.an parte hartu zuen David-en papera egiten, non Ruper Everettek interpretatutako pretsonaiaren mutilaguna zen. Honetaz gain, Will eta Grace-en ere eszena batzuetan agertu zen, homosexualak heterosexualak bihurtzen zituen mediku baten baten papela egiten zuelarik. Beharbada, lan honen ondorioz konturatu zen benetan mutilak gustoko zituela eta homosexuala zela.

Bere lan ezberdinekin jarraituz, Broadwayko Proof-en lan egin zuen Anne Hecherekin batera. Hurrengo urtean, Cabaret-en zeremonia zuzendariarena egin zuen Deborah Gibson eta Tom Bosleyrekin lan eginez. Hala ere, mota askotako paperak egin ditu Harrisek, hala nola, 2004ean hiltzaile baten papera egin zuen Legea eta Zuzentasuna telesailean eta, hau gutxi balitz, bere buruaren parodia bat ere egin zuen Harold eta Kumar Etxe Zurira doaz.