Nemesio Otaño

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nemesio Otaño
Bizitza
Jaiotza Azkoitia1880ko abenduaren 19a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1956ko apirilaren 29a (75 urte)
Hobiratze lekua Polloeko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, musikologoa, musika-irakaslea eta idazlea
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia

Nemesio Otaño Egino (1880ko abenduaren 19a, Azkoitia, Gipuzkoa - 1956ko apirilaren 29a, Donostia, Gipuzkoa) musikagilea, organo-jotzailea, abesbatza zuzendaria eta musikologoa izan zen. Gainera, kultur sustatzailea, kazetaria eta irakaslea ere izan zen. Nemesio Otañok sortu zuen San Ignazioren martxa ospetsua.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14 urte besterik ez zuenean eman zituen argitara pianorako lehen bi lanak: Letanías eta zortziko bat. Jesusen Konpainian sartu zen 1896. urtean.

1903. urtean Valladoliden zen, eta garai hartan hasi zen musika eta folklorea sakonean aztertzen. 1907. urtean Valladoliden ospatu zen Erlijiozko Musikako Lehen Kongresua antolatu eta bideratu zuen. Garai hartarako 50 erlijio lan inguru idatziak zituen. Revista Sacro Hispana aldizkaria bihurtuko zen Boletín Diocesano de Música agerkaria sortu zuen.

Comillasen jarri zen bizitzen 1912. urtean, eta Schola Cantorum abesbatza osatu eta zuzendu zuen hango unibertsitatean.

Donostian bizi izan zen 1922-1931 urteetan eta Centro Cultural Femenino, Círculo de Caballeros eta San Inazio eskola sortu zituen, egoitza horietan kontzertuak antolatzen zituela. Euskal Suite bat eta La montaña, La molinera, Cantantibus Organis, Canción del carretero eta Basa txoritxu abesbatzetarako obrak idatzi zituen urte haietan.

Madrilgo Kontserbatorioko folklore irakasle izendatu zuten 1940. urtean, eta San Fernandoko Arte Ederretako akademiko 1943an.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]