Neom

Koordenatuak: 28°00′23″N 35°12′09″E / 28.0064°N 35.2025°E / 28.0064; 35.2025
Wikipedia, Entziklopedia askea
Neom
نيوم
planned community (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Saudi Arabia
Province of Saudi ArabiaTabuk Province
Jatorrizko izenaنيوم
Geografia
Koordenatuak28°00′23″N 35°12′09″E / 28.0064°N 35.2025°E / 28.0064; 35.2025
Map
Azalera26500 km²
Demografia
Informazio gehigarria
Sorrera2017ko urriaren 24a
neom.com
Arabierazko argipen mapa.
The Line hiri futurista nola garatuko omen den, 170 km-ko luzeran.

Neom edo NEOM (arabieraz: نيوم‎ [nɪjo̞ːm]) garapen ekonomikorako proiektu bat da, Tabuk Probintzian kokatua, ipar-mendebaldeko Saudi Arabian. Aurreikusita dago hiri adimenduneko teknologiak txertatzea eta turismo-helmuga gisa funtzionatzea. Itsaso Gorriaren iparraldean dago, Egiptoren ekialdean, Aqabako Golkoan zehar, eta Jordaniaren hegoaldean. Aurreikuspenen arabera, 26.500 km2-ko azalera hartuko du guztira, eta 170 kilometro zabalduko da Itsaso Gorriko kostaldean.

Saudi Arabiak 2020rako proiektuaren zati nagusiak osatu nahi zituen, 2025ean amaitutako zabalkuntza batekin, baina atzerapena dakar. Proiektuak 500.000 milioi dolarreko kostua izango du, gutxi gorabehera. 2019ko urtarrilaren 29an, Saudi Arabiak Neom izeneko sozietate anonimo itxi bat sortu zuela iragarri zuen. Enpresa hori Saudi Arabiako Inbertsio Publikoko Funts Subiranoa da, eta Neomen eremu ekonomikoa garatzea du helburu. Proiektua energia-iturri berriztagarrietatik erabat elikatzea aurreikusten da. Adituek megaproiektuaren anbizioei buruzko eszeptizismoa adierazi dute. The Economisten 2022ko txosten baten arabera, orain arte bi eraikin baino ez dira egin, eta proiektuaren eremu gehiena hutsik dagoen basamortu bat da oraindik. Neomen baitan Trojena izeneko eski-estazio bat egotea espero da, bertan dauden 1.500-2.600 metroko mendietan[1]. Bertan ospatuko dira 2029ko Asiako Neguko Jokoak[2].

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Neom" izena bi hitzetatik eraiki zen. Lehen hiru letrek grekera zeharreko νέο Neo-, dakarkigute, "berria", alegia. Laugarren hizkia laburdura da M, Mustaqbal, etorkizuna arabieraz: مستقبل‎ .[3]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mohammad bin Salman Saudi Arabiako agintari nagusiak iragarri zuen Neomen abiaraztea 2017ko urrian[4]. 2021eko urtarrilean, bertan garatuko den The Line hiri proiektu futuristaren eraikuntzaren hasiera iragarri zuen.

Saudi Arabiak petrolioaren ondorengo gizarte bat eraiki nahi omen du, eta Neom delako hiri hau izango da bere garapenaren ardatza, berrikuntzaren inguruan eraikitako super-eskualdea. The Line hiriaz gain, Neom eskualdeak 27.000 kilometro koadroko eskualde bat osatuko du (Euskal Herriak 20.000 km koadro ditu), "mini-nazio" bat, zeina baliabideetan burujabea izango den (janari edo energia sorkuntzan, zein The Line hiriak beharko duen guztian)[5]. Itsaso Gorritik gertu dago, eta Tiran itsasartea eta Egipto, Israel eta Jordaniako mugak gertu lituzke. Itsaso Gorriko kostaldeko 460 kilometrorekin, turismo erakarpenerako puntua ere izango litzateke.

Biztanleen kanporatzea eta protestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mohammad bin Salman agintariaren ezaugarria da, garapen eta erreformen buru agertu, baina helburu horietarako indar gupidagabea erabiltzea, inolako beste aginpideren kontrolik gabe; eta Neom-en garapenean ere salatu izan dute hori.

2020ko apirilaren, salaketa zabaldu zen Saudi Arabiako segurtasun indarrak Howeitat tribuko kideak beren lurralde historikotik kanporatzen saiatzen ari zirela Neom-en garapenari bide emateko[6]. Bideo salaketa Abdul Rahim al-Huwaiti delako batek egin zuen, eta egun gutxitara, tiroketa batean Saudi Arabiako segurtasun indarrek hil zuten, ustezko eraso bati erantzunez. Pertsona horren lehengusu eta tribukide zenbait atxilotu dituzte harrezkero.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «MBS announces TROJENA, new global destination for mountain tourism in NEOM» Saudigazette 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  2. (Ingelesez) «Saudi Arabia wins bid to host 2029 Asian Winter Games in TROJENA» Al Arabiya English 2022-10-04 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  3. (Ingelesez) «What does Saudi Arabia’s mega project ‘NEOM’ actually stand for?» Al Arabiya English 2017-10-24 (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  4. (Ingelesez) «Saudi Arabia to Begin Building Homes in $500 Billion Futuristic City Neom» Bloomberg.com 2019-01-16 (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  5. «The Line edo Lerroa, 170 km luze izango omen den hiri futurista» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  6. (Ingelesez) «Saudi tribe challenges crown prince's plans for tech city» BBC News 2020-04-23 (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]