Nikita Ivanovitx Panin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nikita Panin.

Nikita Ivanovitx Panin, errusieraz Ники́та Ива́нович Па́нин (Gdańsk, Polonia, 1718ko irailaren 29agreg./irailaren 18ajul. - San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1783ko apirilaren 11greg./martxoaren 31jul.) errusiar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1747an Errusiako ministro izan zen Kopenhagen, eta 1748-1759 urteetan, Stockholmen. Katalina II.ak kontseilari eta ministro nagusi izendatu zuen. Panin liberala zen eta Konstituzio bat egituratzen eta jopuen bizimodua hobetzen ahalegindu zen, baina noblezia kontra jarri eta ez zuen lortu.

1762-1781 urteetan errusiar diplomaziaren buru izan zen, eta iparraldeko estatu ahaltsuenak biltzen saiatu zen (Errusia, Suedia, Polonia, Prusia, baita Britainia Handia ere), habsburgotarren eta borboitarren eraginaren aurka borroka egiteko. Huts egin zuen bere ahaleginean, eta 1772. urtean Poloniaren lehen banaketa onartu behar izan zuen. 1781. urtean kargutik kendu zuten iparreko herrialdeen neutraltasuna aldarrikatzen saiatu zelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikita Ivanovitx Panin Aldatu lotura Wikidatan