Nikki Reed

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nikki Reed
Nikki Reed 2 by David Shankbone (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Los Angeles1988ko maiatzaren 17a (32 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Paul McDonald (en) Itzuli  (2011 -  2015)
Ian Somerhalder  (2015 -
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak telebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, gidoilaria eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
IMDb nm1223023
iamnikkireed.com

Nicole Houston "Nikki" Reed (Sacramento, Kalifornia, 1988ko maiatzaren 17a) estatubatuar aktore, gidoigile, abeslari eta modelo bat da. Rosalie Haleren papera egin zuen The Twilight saga-n. Horrez gain, hainbat pelikula eta telesail desberdinetan aktorea. Gidoilari bezala hainbat sari irabazi ditu Thirteen, 2003ko pelikulan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reed Kaliforniako Sacramento konderrian jaio zen, Seth Reed eszenografoaren eta Cheryl Houston estetizistaren alaba da. Nikki-k anai zaharrago bat du, Nathan August Reed eta gazteago bat, Joey Reed. Aita judua da eta ama kristaua. Erlijiorik inposatu bat gabe hazi zuten, nahiz eta bere burua "judu" bezala deskribatu duen.

Nikki Culver City-n hazi zen, Kalifornian. Bere bizitzako lehen urteak "zailak" izan ziren. Bere gurasoak dibortziatu egin ziren bi urte zituenean, eta bera bere amarekin hazi zen. Reedek bere burua lotsati bezala deskribatzen du, baina 12 urterekin, Palms Middle School-era joatea erabaki zuen. Emakume errebelde eta emozionalki hegazkorra bihurtuz. Reed eta bere amaren arteko harremana tentsioa handikoa bihurtu zen. 14 urterekin, etxez aldatu zen eta bere kabuz bizitzen hasi zen. Berak ez zuen aktore izateko desio espezifikorik.

Thirteen-en arrakastaren ondoren, Reed Alexander Hamilton High School-era itzuli zen, baina urtebete geroago erretiratu zen. Bere esperientzia aipatu zuen: "Beste ikasleen gurasoak ezkutuan joaten ziren eskolara bazkalorduan, filmari buruz iraintzeko". Reed, ondoren, etxean hezia izan zen, eta, azkenik, bigarren hezkuntzako diploma jaso zuen. Reedek bere denbora New York eta Los Angeles artean banatzen du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reedek eta Catherine Hardwicke zine zuzendariak 6 egunetan amaitu zuten Thirteen filmaren libretoa, Hollywoodeko idazleentzat oso azkarra. Ekoizleek filmean paper bat betetzeko eskatu zioten Reed-i, protagonista bat lortzeko arazoak zituztelako, rol hori nerabe gehienentzat "deseroso" samarra zelako. Filma, Evan Rachel Woodekin batera protagonizatua izan zen. 2003an kaleratu zen kritika positiboekin, horrela Reed-ek Hollywoodeko aktore eta gidoilari bezala nolabaiteko aintzatespena lortu zuen. 2003an, bere lehen saria jaso zuen Nantucket Zinema Jaialdian, Gidoi Onenaren kategorian, Thirteen pelikulagatik, Catherine Hardwickeekin partekatu zuena.

2005ean, Carlos Santana eta Steven Tylerren "Just Feel Better" abestiaren bideoan agertu zen. Reedek neska nagusiaren papera egiten du bideoan, eta hainbat arazo dituela erakusten du, hala nola, irakasle baten jazarpena eta aitaren abandonua. Bideoan zehar, Steven Tylerren ondoko taberna batean erakusten da, honek abesten duen bitartean. 2006 hasieran The O.C. telesailean Sadie bezala agertu zen, eta honek benjamin McKenzie aktorearekin maitasun interes berri bat sortu zuen Ryan Atwooden paperean. Reedek esan zuen ez zegoela ados The O.C.-k sustatzen zituen "modako eta sakonera gutxiko gauzekin", eta bera bere agenteen aholkuagatik bakarrik agertu zela telesailean. Era berean, Reed telesail horretan bere taldekideak izango ziren The Twilight-eko, Jackson Rathbone eta Cam Gigandet aktoreekin batera agertu zen. Reedek geroago esan zuen telebistan edo zine komertzialean agerpenak saihesteko erabakia ezinezkoa zela.

Bere paperik enblematikoenetako bat Mini 's First Time-n[1] egin zuena izan zen. Filmean, Reedek, sedukzioaren bidez, bere aitaordea bere ama hiltzeko konplot batean inplikatzen duen nerabe bat interpretatu zuen. Reedek esan du bere pertsonaiak ez duela "ondorioen pisua ulertzen", eta gustuko zuela berak "zakartzat" jotzen duen eta "kamioilari baten ahoa" duen norbait interpretatzea. Reeden pertsonaiak sexu esplizituko eszenetan parte hartzen du, eta hori Reeden atzealdetik filmatu behar izan zen, garai hartan 16 urte baitzituen eta, beraz, legez ezin baitituzte bere eszenak modu esplizituagoan filmatu.

Nikki Reedek beste gidoi bat idatzi zuen, 1960tik 1980ra Zeelanda Berrian gertatzen dena. Reedek adierazi duenez, aktorea aldakorra dela sentitzen du, baina "neska gaizto sexy" en roletan sartuta sentitzen da, ekoizleek askotan "sexy" gehiegi dela esaten diotela esanez. 2008ko otsailak 12an, Reedek Rosalie Haler-en papera egingo zuela iragarri zen Stephenie Meyerren izen bereko best sellerrean oinarritutako Crepúsculo filmean. Urte bereko ekainean, Reedek gutun bat idatzi zien bere fanei, eta eskerrak eman zizkien inguruan zuen eztabaidaren bidez hari laguntzeagatik, beltzaran bat baitzen, Rosalie bezala aukeratua.. Nikki-k bere papera jokatzen jarraitu zuen sagaren sekueletan. Gainera, Raising Hope telesaileko 4. kapituluan agerpen txiki bat izan zuen, bere familiarekin batera, argazki batean agertzen den bezero bat bezala.

2009ko azaroan, Reedek "Edie Sedgwick" bideo musikala zuzendu zuen Londresen. Nikkik esan zuen ez zuela denbora edo diru askorik, baina oso harro dago horretaz. Reedek 100 Monkeys rock independenteko taldearentzako musika bideo bat ere zuzendu nahi zuen, Jackson Rathbone Crepúsculo-ko bere izarra buru zuena, baina hau ezin izan zen egin taldea banandu egin zelako. 2011ko abenduan, Reedek David A. Armstrongek zuzendutako Pawn thriller independentearekin bat egin zuela iragarri zen. 2013ko urtarrilean, Reedek Hanson-en bideo musikala grabatu zuen "Get The Girl Back" singleagatik, Paul McDonald senar ohiarekin. Bideoa 2013ko apirilean kaleratu zuten. Azkenik, 2014an, Tribecako Zinemaldian estreinatu zuen, Intramural. Andrew Disneyren zuzendaritzapean.

Gidoilaria eta zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikki Reed

Reedek Zeelanda Berrian girotutako gidoia idatzi zuen hirurogei eta laurogeiko hamarkadetan. Bere tipografia "neska gaizto sexyetan" baino aldakorragoa dio. 2009ko azaroan, Reedek bideo musikal bat zuzendu zuen bere lagun Sager-entzat Londresen zegoela.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktoreak "Now That I've Found You" abestia grabatu zuen Paul McDonald bere senar ohiarekin batera. Bikoteak bere lehen EPa, The Best Part, 2012ko urriaren 29an kaleratu zuen. "All I've Ever Needed" abestia Reeden The Twilight Saga: breaking Dawn - 2 filmaren soinu bandan sartu zuten.

Paul aktorearekin batera, "I'm Not Falling" izeneko musika albumean lanean ari dira. Diskoa 2014an kaleratu zen.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reedek Paul McDonald abeslari-konpositorea ezagutu zuen alfonbra gorrian 2011ko martxoan Txanogorritxu filmaren estreinaldian. Elkar ezagutu zuten unea American Idol saioko saio batean eman zuten, estreinaldian parte hartu zutenei erakutsi zien segmentu baten parte gisa. Bikotea laster hasi zen irteten eta denbora gutxira MTV Movie Awards sari banaketan ikusi zituen 2011ko ekainak 5ean, non Reedek konpromiso eraztun batekin atera zuen argazkia . Bikotearekin 2011ko urriaren 16an ezkondu zen Malibun (Kalifornia). Era berean, harremana baldintza onetan amaitu zen, eta euren musika proiektuekin jarraitu zuten.[2]

Ian Somerhalder The Vampire Diaries telesaileko protagonistarekin harremanetan hasi zen 2014ko uztailean.[3][4]

Reedek harreman estua du The Twilight-eko bere landikeekin, bereziki Peter Facinelli, Elizabeth Reaser, Kristen Stewart eta Jackson Rathbonerekin, Reed aktorearen lehen semea delarik.

2010eko ekainean, Reedek webgune ofizial bat jarri zuen martxan, eta bertan hainbat gai eztabaidatzen dira, bai pertsonalak bai profesionalak.

2017ko maiatzaren 4an, aktorearen Instagrameko kontuaren bidez, jakitera eman zen bera eta Ian Somerhalder, seme baten jaiotzaren zain zeudela. Urte berean neska bat erditu zuen, Bodhi Soleil.[5]

Bere senarraren GKE-an laguntzen du sortu zuenetik.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema
Urtea Izenburu originala Papela
2005 Man of God Zane Berg
Lords of Dogtown Kathy Alva
American Gun Tally
2006 Mini's First Time Mini
2007 Cherry Crush Shay Bettencourt
2008 Twilight Rosalie Hale
Familiar Strangers Allison
2009 The Twilight Saga: New Moon Rosalie Hale
Last Day of Summer Stefanie
2010 The Twilight Saga: Eclipse Rosalie Hale
Privileged Lauren Carrington
Chain Letter Jessie Campbell
2011 The Twilight Saga: Breaking Dawn - Part 1 Rosalie Hale
Catch .44 Kara
2012 The Twilight Saga: Breaking Dawn - Part 2 Rosalie Hale
2013 Pawn Amanda
Enter the Dangerous Mind Wendy
Empire State Lizzette
2014 In Your Eyes Donna
Intramural Meredith
Murder of a Cat Greta
2015 Scout Georgie
A Sunday Horse Debi Walden
The Highway Is for Gamblers Jane
2016 Jack Goes Home Crystal

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista
Urtea Zuzendari originala
2006 The O. C.
2007 Reaper
2011 CollegeHumor Originals
2015 - 2017 Sleepy Hollow
2019 V Wars

Bideoklip-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoklip
Urtea Izenburu originala Artista Oharrak
2010 No Rose Petals & Bubblebaths Sabrina
Edie Sedgwick Sage Zuzendaria
2011 Now That I’ve Found You Paul McDonald feat. Nikki Reed Zuzendaria
2012 All I've Ever Needed Paul McDonald feat. Nikki Reed Zuzendaria
2013 Get the Girl Back Hanson
2015 Til It Happens to You Lady Gaga

Sariak eta nominazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Lana Saria Kategoria Emaitza
2003 Nantucket Film Festival Pelikula Gidoi Hoberena (Catherine Hardwicke-ekin) Thirteen Irabazlea
Washington DC Area Film Critics Association Awards Pelikula Gidoi Originala (Catherine Hardwicke-ekin) Izendatua
Premios Young Artist One to Watch - Mujer Irabazlea
2004 Independent Spirit Awards Debut Performance Hoberena Thirteen Irabazlea
Lehen Gidoi Hoberena (Catherine Hardwicke-ekin) Izendatua
Phoenix Film Critics Society Awards Pelikula Gidoi Originala (Catherine Hardwicke-ekin) Izendatua
Breakout Performance Izendatua
Prism Awards Pelikula Performance Izendatua
Satellite Awards Aktore hoberena, drama (Evan Rachel Wood -ekin) Izendatua
Pelikula Gidoi Originala (Catherine Hardwicke-ekin) Izendatua
2009 Teen Choice Awards Pelikulen selekzioa Twilight Izendatua
2011 Choice The Twilight Saga: Eclipse Izendatua
2012 Pelikula hoberena The Twilight Saga: Breaking Dawn - Part 1 Izendatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mini's First Time review (2006) Nikki Reed - Qwipster's Movie Reviews» qwipster.net . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  2. (Gaztelaniaz) «Se separan la actriz de 'Crepúsculo' Nikki Reed y Paul McDonald» ELMUNDO 2014-03-29 . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  3. (Gaztelaniaz) «Ian Somerhalder y Nikki Reed reaparcen convertidos en marido y mujer en la alfombra roja del Festival de Cannes» Celebrities 2015-05-21 . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  4. Press, Europa. (2015-04-27). «¡Boda sorpresa! Ian Somerhalder se casa con Nikki Reed» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  5. (Ingelesez) «Nikki Reed Interview About Ian Somerhalder» PEOPLE.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.