Bielefeld

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bielefeld
Alemania Alemaniako udalerria
Bielefeld City.jpg
DEU Bielefeld COA.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Ipar Renania-Westfalia
Eskualdea Detmold
Barrutia Bielefeld
Udalerria Bielefeld
Postakodea 33501, 33602, 33604, 33605, 33607, 33609, 33611, 33613, 33615, 33617, 33619, 33647
Udal kodea 05711000
Geografia
Koordenatuak 52° 01′ 00″ N, 8° 31′ 00″ E / 52.016666666667°N,8.5166666666667°E / 52.016666666667; 8.5166666666667Koordenatuak: 52° 01′ 00″ N, 8° 31′ 00″ E / 52.016666666667°N,8.5166666666667°E / 52.016666666667; 8.5166666666667
North rhine w BI.svg
Bielefeld hemen kokatua: Alemania
Bielefeld
Bielefeld
Garaiera 118±1 Metro m.
Azalera 258,82 km²
Demografia
Biztanleria 328.864 biztanle
Dentsitatea 1.270,63 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 05203, 05208, 05202, 05205, 05206, 05209, 0521
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Bielefeld Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da. Hiria Iparraldeko eta Hegoaldeko Teutoburg basoa banatzen duen tartean kokatzen da. Bielefeldeko hirigunea basoaren ekialdean dago, baina hiriaren gune modernoa beste aldean kokatzen da malda gainean. Hiriak 2010. urtearen bukaeran 323.270 biztanle zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biliuelde izeneko herrixka babestu eta merkataritza-gune bihurtzeko asmoz Hermann von Ravensberg kondeak eta Marienfeld monasterioak adostu zuten 1214an hiri eskubideak ematea nekazarien herriari. Teutoburg basoa zeharkatzen zuen bidea bertatik pasatzen zenez, berehala bihurtu zen Ravensberg Konderriko hiriburu. XV. mendean Hansa Ligan sartu zen eta hurrengo mendean lihoaren industria bertan ezartzeak garapen ekonomiko handia ekarri zion.

XVII. mendean Hogeita Hamar Urteko Gerraren ondoren, Brandenburgo hasieran eta Prusia ondoren jabetu ziren hiriaz. XVIII. mendean, berriz, lihoaren krisia iritsi zen, baina trenbidea eraikitzeak bestelako industria ekarri zuen Bielefeldera, esate baterako, elikagaien industria. Gaur egun bertako Dr. Oetker marka Europako elikagai enpresa handienetakoa da.

Bigarren Mundu Gerra hastean armagintza industria handia zuen eta horregatik,aliatuek 1940 eta 1944 artean sarri bonbakatu zuten. 1945ean, Estatu Batuetako Armadak erresistentziarik gabe hartu zuen Bielefeld.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxe zaharra (Altes Rathaus)
  • Sparrenberg gaztelua: XIII. mendean eraikitako gaztelua da, teutoburg basoko pasabidea kontrolatzeko helburuaz Ravensberg Kondeak jasoa.
  • Udaletxe zaharra (Altes Rathaus): 1904an eraikitako udaletxea da. Aurrealdeak xehetasun gotikoak eta pizkundekoak ditu.
  • Marienkirche eliza berria (Neustädter Marienkirche): 1293 eta 1512 artean eraikitako eliza protestantea da, Bielefeldeko handiena. Marienkirche eliza zaharra (Altstädter Marienkirche) ,aldiz, 1236ko eliza gotikoa da.
  • Antzokia (Stadttheater): 1904an udaletxe zaharraren estiloan eraikia, gaur egun Bielefeldeko Opera-etxea dago bertan.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bielefeld honako hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bielefeld Aldatu lotura Wikidatan