Nuño Lara eta Diaz Harokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nuño Lara eta Diaz Harokoa
Ensign of the Royal Banner of Castile (en) Itzuli


errege-maiordomo nagusia

Bizitza
Jaiotza1348 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaBermeo1352ko abuztuaren 29a (3/4 urte)
Hobiratze lekuaBermeo
Familia
AitaJoanes Nuñez IV.a Larakoa
AmaMaria II.a Diaz Harokoa
Anai-arrebak
LeinuaHouse of la Cerda (en) Itzuli
Lara leinua
Jarduerak

Nuño Lara eta Diaz Harokoa edo Nuño Diaz Harokoa (1348 - Bermeo, 1352ko urtarrilaren 15a), Lara eta Bizkaiko jauna izan zen (1348-1352).[1] Hiru urte zituen Bizkaiko jaun izendatu zutenean eta lau urteren buruan hil zuten, Petri Ankerra Gaztelako erregearen etengabeko erasoaren ondorioz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1348ko irailaren 16an Nuño jaio eta egun gutxira, ama hil zitzaion. Bere aita, Joanes III.a Nuñez Larakoa[2] bi urtez hartu zuen Bizkaiko jaunaren titulua, nahiz eta ex iure uxoris edo jaun ezkontide moduan izan. 1350eko azaroaren 28an Burgosen hil zenean, Nuño Bizkaiko hamahirugarren jaun bihurtu zen. Orduan Nuño Paredes de Navan zegoen eta errege berriaren jarreraren beldur, ingurukoek Nuño Bizkaira eramatea erabaki zuten.

Zuzen zebilen Petri I.a Gaztelakoak berak umea harrapatzea saiatu zelako baina senideek babestu zuten Mentzia izeneko inudeari esker.[3] Erregeak Santa Gadea del Cideraino jazarri zuen. Handik gutxira, Petri I.ak Bizkaiko jaurerria eraso zuen, hala ere, ezin izan zuen Orozkotik aurrerago pasa.

Nuñok lau urte besterik zituela hil zen Bermeon 1352ko urtarrilaren 15ean. Oinordekoa arreba nagusia zuen: Joana Larakoa. Hau 1353an Tello I.a Gaztelakoa, Alfontso XI.a Gaztelakoaren seme naturala[4], ezkondu zuen.

Bermeoko Atalaiako Andre Mariaren elizan, Joan Bataiatzailearen kaperan, lurperatu zuten. Orduan eliza eraiki berria zuten baina egun ez da existitzen, XVIII. mendean, erortzeko zorian zegoenez bota zutelako.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Arms of the House of La Cerda (Before c.1376).svg Fernando
Gaztelako infantea
Amona
Arms of the House of Lara.svg Joana Nuñez
Larakoa
Aitona
Arms of the House of Haro, Lords of Biscay.svg Joan Harokoa
Bizkaiko jauna
Amona
Arms of Infante Afonso of Portugal, Lord of Portalegre.svg Elisabet
Portugalgoa
Aita
Arms of the House of Lara.svg Joanes III.a Nuñez
Larako jauna
Ama
Arms of the House of Haro, Lords of Biscay.svg Maria II.a Diaz
Bizkaiko andrea
Arms of the House of Haro, Lords of Biscay.svg Nuño Lara
Bizkaiko jauna


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..
  2. Estepa Díez, Carlos. (2006). «Doña Juana Núñez y el señorío de los Lara» Revue interdisciplinaire d’études hispaniques médiévales (París: SEMH-Sorbonne).
  3. Novia de Salcedo, Pedro. (1851). Defensa histórica, legislativa y económica del señorío de Vizcaya y provincias de Alava y Guipúzcoa. II Bilbo: Librería de Delmas e Hijo OCLC .32334935.
  4. Núñez de Villaizán, Juan; Catalán, Diego. (1977). Gran crónica de Alfonso XI. (1. argitaraldia) Madril: Editorial Gredos ISBN 8460007979..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Maria II.a Diaz
Bizkaiko andrea
1350 - 1352
Ondorengoa
Joana Larakoa