Tello Gaztelakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tello Gaztelakoa
Don Tello.jpg
lord Itzuli

Bizitza
Jaiotza Mérida1337ko ekaina
Herrialdea Gaztelako Koroa
Heriotza Medellín1370eko urriaren 15a (egutegi gregorianoa) (33 urte)
Hobiratze lekua San Frantzisko eliza
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Alfontso XI.a Gaztelakoa
Ama Leonor Guzman
Ezkontidea(k) Joana I.a Larakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Castilian House of Burgundy Itzuli
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Gaztelako Gerra Zibila

)

| aurrekoa = Joana Larakoa | ondorengoa = Joanes Trastamarakoa | jaiodata = 1337ko ekaina | jaiolekua = Mérida, Gaztelako Erresuma | hildata = 1370eko urriaren 15a | hillekua = Medellín, Gaztelako Erresuma | ezkontidea = | senideak = | semeak = | egoitza = | sinadura = | erlijioa = Kristaua }} Tello Alfontso Gaztelakoa (Mérida, 1337ko ekaina - Medellín, 1370eko urriaren 15a), On Tello ere deitua, Gaztelako infantea, Aguilar de Campooko jauna[1], XXIII. Bizkaiko jauna 1353-1358 eta 1366-1370 bitartean[2][3] eta Castañeda, Berlanga eta Monteagudoko Jauna izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso XI.a Gaztelakoa eta Leonor Nuñez Guzmangoaren (1310 - 1351) (Alfontso IX.a Leongoaren hereniloba) zazpigarren semea zen, Henrike II.aren anaia eta Petri I.a Gaztelakoaren sasi-anaia zen. Henrike Trastamarakoa anaiaren alde borrokatu zen Petri I.a Gaztelako errege eta anaiordearen aurka. 1353an Joana Larakoa Bizkaiko andrearekin ezkondu zen eta Bizkaiko jaun titulua ere eman zioten, lurralde hartako foruak errespetatuko zituela zin egin ondoan. Bitartean, Petri I.ak Bizkaiko jaurerria agindu zion Aragoiko erregeari, anaiordeen aurkako gerran laguntzen bazion. 1354an Petri I.ari jazarri zitzaizkion Henrike Trastamarakoa eta Tello, baina, garaipen txiki batzuen ondoan, ihes egin behar izan zuten. Tello Bizkaian babestu zen, eta Petri I.ak lurralde haren konkista prestatu zuen. 1355ean batu ziren bizkaitar guztiak eta Gaztelako erregearen gudarostearen aurka borrokatu ziren Gordexolan eta Otxandion. Gerra hura amaitzeko, Gaztelako erregearekin negoziatu zuten ondoren bizkaitar buruzagiek eta bakea hitzartu zuten, Tello-k Gaztelako erregea bakean uzten zuen neurrian. 1358an berriro eraso zion Tellok Petri I.ari, eta Bizkaian sartu zen Gaztelako gudarostea. Laguntzarik ez zuela, Tellok Baionara egin zuen ihes; jaun titulua kendu zioten bizkaitarrek, eta Gaztelako erregearen eskuetan utzi zuten. Petri I.ak Telloren emaztea eta koinatuak hilarazi zituen Bilbon. Baionan egon ondoren, Aragoira jo zuen Tellok. 1366an hil zuten Gaztelako erregea, eta Tello Bizkaira itzuli eta jaun egin zuten berriro. 1367an Naiarako guduan parte hartu zuen dagoeneko Gaztelako erregea zen anaiaren alde, baina Henrike Trastamarakoaren arerioak nagusitu ziren, eta 1370ean hil zen Portugalgo erregearen aurkako kanpaina batean ari zela. Ondorengorik gabe hil zelarik, 1371n Joan printzea egin zen Bizkaiko jaun. Bizkaian, Markina (1355), Elorrio (1356), Gernika eta Gerrikaitz (1366) hiribilduak sortu zituen.

Gaztelako Tellok bederatzi seme-alaba izan zituen:

  • Joanes Tellez (1359 - 1385);
  • Alfontso Tellez (1365 - ?);
  • Petri Tellez (1370 - ?);
  • Fernando Tellez (?);
  • Konstantza Tellez (?);
  • Maria Tellez (?);
  • Elisabet Tellez (?);
  • Joana Tellez (?);
  • Leonor Tellez (?).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Díaz Martín, Luis Vicente (1982) «Don Tello, señor de Aguilar y de Vizcaya (1337-1370)» Publicaciones de la Institución Tello Téllez de Meneses (47): 267-335 ISSN 0210-7317.
  2. Rodríguez García, Francisco (2002) Crónica del Señorío de Vizcaya (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6.
  3. Novia de Salcedo, Pedro (1851) Defensa histórica, legislativa y económica del señorío de Vizcaya y provincias de Alava y Guipúzcoa II Bilbo: Librería de Delmas e Hijo OCLC 32334935.


Aurrekoa
Joana Larakoa
Bizkaiko jauna
(ex iure uxoris)

1359 - 1370
Ondorengoa
Joanes Trastamarakoa