Aceh

Koordenatuak: 4°18′N 96°54′E / 4.3°N 96.9°E / 4.3; 96.9
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aceh
 Indonesia
Administrazioa
Estatua Indonesia
ISO 3166-2ID-AC
HiriburuaBanda Aceh
Governor of Aceh (en) ItzuliNova Iriansyah (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak4°18′N 96°54′E / 4.3°N 96.9°E / 4.3; 96.9
Azalera57.956 km²
MugakideakIpar Sumatra
Demografia
Biztanleria5.407.855 (2022)
341.024 ()
Dentsitatea87 bizt/km²
Informazio gehigarria
Berezko izenaNanggröe Aceh Darussalam
Talde etnikoakAceharrak (%70), gayo Lut (%7), gayo luwes (%5), alas (%4), singkil (%3), javatarrak (%3), simeulu (%2)
Hizkuntza ofizialaAcehnese (en) Itzuli eta Indonesiera
Ordu eremuaUTC+07:00
MatrikulaBL
www.nad.go.id

Aceh (aceheraz: Acèh, NAF[ʔaˈtɕɛh]; jawiz: اچيه; neerlanderaz: Atjeh edo Acheh; indonesieraz: Provinsi Aceh), Indonesiako 34 probintzietako bat da, lurralde berezi estatusa duena. Sumatra uhartearen iparraldean dago. 57.956 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 5.072.150 biztanle zituen. Hiriburua Banda Aceh da.

Oso aberatsa da petrolio edo gas naturalean. Biztanle gehienak, %98,2, musulmanak dira. Xaria lege islamikoa indarrean duen Indonesiako probintzia bakarra da[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Acehko tsunamiak kaltetutako gunea, 2005eko urtarrilak 6

Aceh izan zen hego-ekialdeko Asiako lehen lekua Islama sartu zena. XVII. mendean, Aceh Sultanatoa izan zen Malakako sultanerririk indartsuena. Aceh-ek konkista eta inbasio ugari izan ditu, baina gogor aurre egin zien, adibidez Herbehereetako kolonizazioari eta Indonesiako gobernuari.

2004ko Indiako ozeanoko lurrikarak sortutako tsunamiak guztiz suntsitu zuen Banda Aceh, Acehko hiriburua. 167.736 indonesiar hil ziren, horietako asko Aceh-en bertan. 500.000 biztanle etxerik gabe geratu ziren. Gertaera honen ostean, Indonesiak eta Aceh Askea Mugimenduak bakea sinatu zuten, Finlandiako gobernuaren mediazioarekin.

2014ko irailaren 27an, Indonesiako Aceh probintziak homosexualak zigortzeko lege bat onartu zuen. Sexu berekoen arteko sexu ekintzak zigortzeko 100 zigorkada emateko aukera biltzen zuen legeak, bai eta 100 hilabeteko espetxealdia edo 1.000 gramo urre ordaintzeko isuna ere[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]