Papua (probintzia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Papua
Provinsi Papua
Papuako armarria
Administrazioa
Estatua  Indonesia
Hiriburua Jayapura
Geografia
Koordenatuak 2° 32′ 00″ S, 140° 43′ 01″ E / 2.5333305555556°S,140.71694444444°E / -2.5333305555556; 140.71694444444Koordenatuak: 2° 32′ 00″ S, 140° 43′ 01″ E / 2.5333305555556°S,140.71694444444°E / -2.5333305555556; 140.71694444444
IndonesiaPapua.png
Azalera 319.036 km²
Demografia
Biztanleria 3.897.764 biztanle (2014[1])
Dentsitatea 12 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hizkuntzak Indonesiera, papuar hizkuntzak
www.papua.go.id
Artikulu hau Indonesiako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Papua».

Papua (indonesieraz: Provinsi Papua) Indonesiako 34 probintzietako bat da. Ginea Berria uhartearen mendebaldeko erdi ia osoa hartzen du, mendebaldeko muturra salbu; azken hau Mendebaldeko Papua probintzia da gaur egun. Horrezaz gainera, Biak, Sorenarwa, Saja Ampat, Salawati, Waigeo eta Misool uharteak ere hartzen ditu. Probintziaren zatirik handiena menditsua da. 319.036 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 3.897.764 biztanle zituen[1]. Hiriburua Jayapura da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanle gehienek antzinako bizimodua daramate. Petrolioa, kobrea eta intxaur muskatua dira esportatzen diren gai nagusiak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1828an Herbehereetako gobernuak Ginea Berriaren mendebaldea bere inperiora bildu zuen. Merkataritzarekin zerikusia zuten jardueretan aritu ziren herbeheretarrak bertan. Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek uhartearen zati hori ia osorik beretu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Papua (probintzia) Aldatu lotura Wikidatan