Mendebaldeko Sumatra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mendebaldeko Sumatra
Sumatera Barat
Mendebaldeko Sumatra armarria
Administrazioa
Estatua  Indonesia
Hiriburua Padang
Geografia
Koordenatuak 1° 00′ S, 100° 30′ E / 1°S,100.5°E / -1; 100.5Koordenatuak: 1° 00′ S, 100° 30′ E / 1°S,100.5°E / -1; 100.5
IndonesiaWestSumatra.png
Azalera 42,012 km²
Demografia
Biztanleria 5,389,418 biztanle (2014[1])
Dentsitatea 128 bizt/km²
Informazio gehigarria
Talde etnikoak Minangkabautarrak (%88), batak (%4), javatarrak (%4), mentawai (%1)
www.sumbarprou.go.id

Mendebaldeko Sumatra (indonesieraz: Sumatera Barat, laburtuta Sumbar) Indonesiako 34 probintzietako bat da, Sumatra uhartearen mendebaldeko itsasaldea hartzen duena. Probintziaren barruan Mentawai uharteak ere daude. 42.012 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 5.389.418 biztanle zituen[1]. Hiriburua Padang da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marapi mendia

Sumatra uhartearen mendebaldeko kostaldearen erdian dago; iparraldean Ipar Sumatrarekin du muga, ekialdean Riau eta Jambirekin, eta hego-ekialdean Bengkulurekin. Mentawai uharteak ere probintziaren barnean daude. Itsasertzeko ordokiaz gain, goi ordoki bolkanikoak nabarmentzen dira paisaian, Barisan mendilerroak eratuak.

Flora eta fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihan tropikal zabalak daude, zeinetan espezie asko bizi diren: Rafflesia arnoldii (munduko lore handiena), Sumatrako tigrea, siamang, Malaysiako tapirra, Capricornis sumatraensis, Rusa oreina, Malaysiako hartza eta Neofelis diardi, esate baterako.

Bi parke nazional daude: Siberut Parke Nazionala eta Kerinci Seblat Parke Nazionala, eta baita natura erreserba asko ere: Rimbo Panti , Batang Palupuh, Lembah Anai, Lembah Harau, Bung Hatta Baso eta Beringin Sakti.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Sumatrako historia minangkabau herriarenari lotuta dago. Aztarna arkeologikoen arabera, Limapuluh Koto kabupatenaren ingurua minangkabautarren lehenengo bizilekua izan zen. Kabupaten horren ekialdeko kostaldera isurtzen diren ibai ugari egoteak justifikatzen du uste hori. Izan ere, ezaguna da ibaiek nabigazio-garraiorako bide garrantzitsuak izan direla lehenengo garaietatik joan den azken mendera arte. Bide horretatik iritsiak zirela euren arbasoak pentsatzen zuten minangkabautarrek: Asiatik (Indotxinatik) abiatuta, Hego Txinako Itsasoan zehar, eta Malaka itsasartean barrena, ekialdeko Sumatrako itsasertzera iritsi, eta hortik Kampar, Siak eta Indragiri (edo Kuantan) ibaietan gora Limapuluh Kotoraino. Inguru hartan geratu zirenek garatu zituzten euren kultura eta ezaugarri etnikoak.

Hurrengo garaietan eskualde horretara sartu ziren migratzaileekin izandako harremanek aldaketa kulturalak eragin zituzten eta biztanleriaren hazkundea ekarri. Horrela, lurraldea pixkanaka murriztuz joan zen eta orduan Mendebaldeko Sumatrako beste toki batzuetara hedatu ziren. Batzuk Agam-era joan ziren, beste batzuk, berriz, egungo Tanah Datar kabupatenera. Urrutiago ere joan ziren, batez ere Agam kabupatenaren iparraldean dauden Lubuk Sikapingera, Rao eta Ofir barrutietara. Haietako asko mendebaldeko eremuan, kostaldean, kokatu ziren eta beste batzuk Solok, Selayo eta Muara eta Sijunjungeko hegoaldeko inguruan.

Mendebaldeko Sumatrako historia argiago dago Adityawarmanen agintalditik aurrera. Horixe da ezagutzen den lehenengo minangkabautar erregea. Javako Majapahit Inperioaren babesa zuen. Adityawarmanek Pagaruyung gobernatu zuen, eta eskualde hori jotzen dute euren kulturaren sorgunetzat. Adityawarman pertsonarik garrantzitsuenetakoa izan zen minangkabautarren historian. Errege gobernu-sistema ezartzeaz gain, minangkabautarren mundua eratzen lagundu zuen, eta budismoaren zabalkuntza izan zen bere ekarpenik handiena. Erlijio horrek eragin handia izan zuen minangkabautarren bizimoduan, Mendebaldeko Sumatrako leku izen ugarik erakusten duten bezala: Saruaso, Pariangan, Padang Barhalo, Candi, Biaro, Sumpur, Selo...

Adityawarman hil ondoren, XVII. mende erditik aurrera, Mendebaldeko Sumatrako historia konplexuago bihurtu zen. Garai hartan, areagotu ziren harremanak inguruko eskualdeekin, batez ere Aceh-rekin. Orduan, Acehko Sultanerriaren menpe geratu zen bai politikan bai ekonomian, sultanerriak ekonomiaren monopolioa hartu baitzuen. Harreman estu horrekin batera, islama sartu zen. Fede berri hori funtsezkoa izan zen eskualdeko bizimodua eta kultura eratzeko, nahiz eta aurreko sinesmen askok iraun zuten. Sheik Burhanuddin jotzen da islamaren lehenengo zabaltzailetzat, mendebaldeko Sumatran predikatzen ibili baino lehen Acehen ikasten egon zena.

Acehen eragin menperatzailearen politikak eta ekonomiak ez zuten gogobete Mendebaldeko Sumatrako jendea. Azkenean, gero eta handiagoa zen haserreak ahalbideratu zuen herbeheretarrak onartzea eta. Izan ere, Mendebaldeko Sumatrara iritsi zen lehen europarra Jean Parmentier frantziar esploratzailea izan bazen ere, 1529an, herbeheretarrek gidatu zuten bertako ekonomia eta politika. 1663an, Acehko Sultanerriaren zabaltzearen kontra babesa bilatuz, Painango Ituna sinatu zuten. Ituna horren bidez, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiak nagusitasuna eskuratu zuen eskualdean. Era horretan, Mendebaldeko Sumatra kolonialismo garaian sartu zen.

1780 aldean, urre meategiak agortuta zeuden eta orduan beste produktu batzuk bihurtu ziren, hala nola, kafea, gatza, ehungintza eta orokorrean ingelesekin eta estatubatuarrekin izandako merkataritza. Ekonomia berri horrek Agameko merkatari aberatsei ahalbidetu zien Mekarako bidaia egitea. Merkatari horiek euren ondasunetaro babesa bilatzen zuten. 1803an, wahhabitar puritanoek Meka hartu eta gero, erromes batzuk Padri (“Jendeari eskatu”), erromesek ontzia hartu zuten portuaren izena (egun Pidie), minangkabautarraren gizartea bortizkeriaren bidez berritzeko konpromisoa hartu zuten. Jokoa eta oilar-borrokak salatu zituzten, baita opio, tabako eta alkoholaren kontsumoa. Era berean, ohitura matriarkalaren kontra ere jo zuten. Lehenego matxinadan errege familiaren kide gehienak hil zituzten. 1821n holandarrek Imam Bonjolek zuzentzen zuen Padri eraso zuten lehenengoz eta 1838an, Imam Bonjol harrapatuta, gerra amaitu zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Indonesiak independentzia eskuratu zuenean Mendebaldeko Sumatra probintzia indonesiarra izatera pasatu zen. Ordutik intelektual, idazle eta politiko asko atera dira hortik.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

West Sumatra Map.png

Erregentziak:

  • Agam - hiriburua: Lubuk Basung
  • Dharmasraya - hiriburua: Pulau Punjung
  • Mentawai Irlak (Kepulauan Mentawai) - hiriburua: Tua Pejat
  • Limapuluh Koto - hiriburua: Payakumbuh
  • Padang Pariaman - hiriburua: Pariaman
  • Pasaman - hiriburua: Lubuk Sikaping
  • Pasaman Mendebala (Pasaman Barat) - hiriburua: Simpang Empat
  • South Pesisir (Pesisir Selatan) - hiriburua: Painan
  • Sawahlunto Sijunjung - hiriburua: Muaro Sijunjung
  • Solok - hiriburua: Solok
  • Solok Hegoa (Solok Selatan) - hiribura: Padang Aro
  • Tanah Datar - hiriburua: Batusangkar

Sumatra Mendebaleko hiririk garrantzitsuenak:

  • Bukittinggi
  • Padang
  • Padang Panjang
  • Pariaman
  • Payakumbuh
  • Sawahlunto
  • Solok

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintzian bi talde etniko nagusi dira: minangkabautarra, gehiengoa dena eta Sumatra uhartean kokatua, eta mentawaitarra, Mentawai uharteetan kokatua. Bakoitzak bere hizkuntza du, lehenengoek minangkabaueraz hiz egiten dute eta bigarrenek, berriz, mentawaieraz.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minangkabautar eta mentawaitar herriak bizi dira probintzia honetan. Lehenengoak Sumatran bertan eta bigarrenak Mentawai uharteetan. Minangkabautarrek prestigioa dute merkatari bezala Indonesian nahiz inguruko herrialdeetan. Atseginak eta abegikorrak izaten dira turistekin eta bestelako bidaiariekin. Gehiengoa musulmana da.

Kultura aberatsa dute, arkitekturan ondo islatuak. Euren rumah gadang-ak (etxe handi) ikusgarriak dira beren teilatu kurbatuak, bufaloen adarren irudiko. Eskulangintza aberatsa dago, batez ere ehungintzan. Dantza eta arte martzialak, mezu erlijiosoa adierazteko sortuak.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Sumatran kirol talde profesional asko dago. Ezagunena Semen Padang da, Agus Salim Stadiumean jokatzen ditu bere partidak.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maninjau aintzira

Sumatra Mendebaleko erakarpen turistiko garrantzitsuena bere inguru naturala da. Oihan tropikalak, mendiak, sumendiak, aintzirak, haranak, ibaiak , ur jauziak goi ordokietan, fauna eta landaretza, eta hondartzak Padang inguruetan. Eremu asko babestuta daude nazio parkeen eta erreserben barruan. Minangkabautarren eta mentawaitarren kulturak eta historia ere erakargarriak dira.

Bukittinggi hiria goi ordokian dagoen hiri ezaguna da. Oso egokia horretatik minangkabautarren kultura eta historia ezagutzeko. Eraikuntza, eskulangintza, dantzak, musika eta janaria. Museo eta kulturguneak daude.

Bestaldetik, Mentawai uharteak estimu handian dute surfzaleek eta mentawaitarren antzinako kultura eta bizimodua ezagutu nahi dutenek.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minangkabau Nazioarteko Aireportua ireki berria da, Padangetik 23 km ipar-mendebalera Ketaping, Padang Pariaman erregentzian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendebaldeko Sumatra Aldatu lotura Wikidatan