Olaf Stapledon
| Olaf Stapledon | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Seacombe (en) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Caldy, 1950eko irailaren 6a (64 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
| Familia | |
| Aita | William Clibbert Stapeldon |
| Ama | Emmeline Miller |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Balliol College Liverpoolgo Unibertsitatea Abbotsholme School (en) |
| Hizkuntzak | Ingeles britainiarra ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | paramedic (en) |
| Enplegatzailea(k) | Liverpoolgo Unibertsitatea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
Olaf Stapledon (Wirral penintsula, Liverpool ondoan, Ingalaterra, 1886ko maiatzaren 10a - Chesire, Ingalaterra, 1950eko irailaren 6a) ingeles eleberrigilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan lanbide anitz ezagutu zituen. Eskola-maisu izateko ikasketak egin zituen. Bakezalea izanik, Lehen Mundu Gerra anbulantzia-zerbitzuan eman zuen. Filosofia eta Psikologia ikasi zituen Liverpooleko Unibertsitatean, baita etika- eta filosofia-obrak argitaratu ere, hala nola A Modern Theory of Ethics (1932, "Etikaren teoria modernoa").
Alabaina, Stapledonen fikziozko obra da ezagunena. 1930ean lehen eleberria argitaratu zuen: Last and First Men ("Azken eta lehen gizakiak"); denbora-espazioari, epopeiari eta zibilizazioei buruzko gogaketa. Zientzia-fikzioaren ildo berekoak dira The Last Men in London (1932, "Londresko azken gizakiak"); Odd John (1935, "John bitxia"); Star Maker (1937, "Izargilea"). Obra horiek ukaezinezko eragina izan dute geroztikako zientzia-fikzioan. Haietan, funtsezko zenbait gai agertzen dira behin eta berriro: komunikazioaren zailtasuna, ulertezintasuna, bakardadea, ni-aren batasun hauskorra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.