Olga Korbut

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Olga Korbut

— Gimnasta

  —
Madame Tussauds London 00813 Nevit.jpg
Informazio pertsonala
Izen osoa Olga Valentinovna Korbut
Ordezkatutako herrialdea  Sobietar Batasuna
Jaiotza 1955eko maiatzaren 16a (61 urte)
Hrodna, Bielorrusia
Heriotza 2005eko abuztuaren 6a
Kiev, Ukraina
Diziplina Emakumezkoen gimnasia artistikoa
Kluba Sobietar Armada Grodno
Mugimendu eponimoak Korbutaren bira
Erretiroa 1977

Olga Valentinovna Korbut (Grodno, Bielorrusia, 1955eko maiatzaren 16a -) bielorrusiar gimnasta da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi urte zituela hasi zen gimnastika artistiko egiten, jaioterriko klub batean. Handik, kirol-eskola batera bidali zuten, eta elastikotasuna, dantza eta akrobaziazko elementuak nahasten ikasi zuen. Hala, gimnastika egiteko modu berri eta ausart bat sortu zuen, gerora mundu osoko gimnastek antzeratu nahi izan zutena.

1972an, hirugarren geratu zen txapelketa nazionalean eta Sobiet Batasuneko Kopan. Urte hartan, Municheko Olinpiar Jokoetan, aho bete hortz utzi zituen ikusleak: zilarrezko domina irabazi zuen barra asimetrikoetan, eta urrezkoa, oreka barran, lurreko ariketetan eta taldeka.

Lau urte geroago, Montrealeko Olinpiar Jokoetan, Nadia Comăneci errumaniarra izan zen gimnastikako izar berria, baina Korbutek urrezko eta zilarrezko domina bana irabaztea lortu zuen, hala ere. Urte hartan bertan, lehiaketa utzi, eta Bielorrusiako zenbait talde entrenatzen hasi zen. Aurrerago, Estatu Batuetara joan zen bizitzera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olga Korbut Aldatu lotura Wikidatan