Onthophagus taurus
| Onthophagus taurus | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Scarabaeidae |
| Leinua | Onthophagini |
| Generoa | Onthophagus |
| Espeziea | Onthophagus taurus Schreber, 1759 |
Onthophagus taurus Scarabaeidae familiako kakalardoa da. Europan, Ekialde Hurbilean eta Erdialdeko Asian bizi da, baina gizakiak Australiara, Zeelanda Berriran eta Estatu Batuetara eraman du. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Gorputzaren tamaina kontutan hartuta pisurik handiena altxa dezakeen animalia da. Haren gorputzaren masa 1.141 aldiz den pisua altxa dezake[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina txikiko kakalardoa da, 5'5 eta 11 mm arteko luzera baitu. Gorputza obalatua dute eta kolore beltza edo marroi-gorrixka izan dezakete. Arrek adar txiki bi izaten dituzte elkarrekin borroka egiteko, emea lortzeko helburuaz[3]. Tarteka aurkitzen dira adarrik gabeko arrak, horrek adierazten du adarrak eboluzioaren ondorio direla.
Banaketa eta habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan, Ekialde Hurbilean eta Erdialdeko Asian zabaldurik dago. Badira populazio isolatu batzuk Australian, Zeelanda Berrian eta Texasen ere (Estatu Batuak)[4]. Kasu hauek bereziak dira, gizakiak eraman baititu behien gorotzak degradatzeko helburuaz[5].
Kakalardoaren jarduerak eulien eta bakterien zabaltzea ekiditen du eta ongarri kimikoen beharra jaisten du[5].
Bizi zikloa eta elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behien gorotzetan tunelak egiten dituzte eta bertan jartzen dituzte arrautzak. Bertatik jaiotzen diren larbek gorotza jaten dute.
Helduek gorotzekin bolak egiten dituzte eta atzeraka ibiliz gorde egiten dituzte.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kolore marroidun kakalardoa.
- Kakalardo beltza harri artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
- ↑ Irati, Kortabitarte Egiguren. (2010-04-06). «Onthophagus taurus kakalardo indartsua» Zientzia.eus (kontsulta data: 2024-01-02).
- ↑ Eberhard, William G.. (1982). «Beetle Horn Dimorphism: Making the Best of a Bad Lot» The American Naturalist 119 (3): 420–426. ISSN 0003-0147. (kontsulta data: 2024-01-02).
- ↑ «Catalogue of Life - 2011 Annual Checklist :: Species details» www.catalogueoflife.org (kontsulta data: 2024-01-02).
- 1 2 (Ingelesez) Nelson, Frank. (2017-06-14). «New Zealand Imports Foreign Workers: Dung Beetles» Pacific Standard (kontsulta data: 2024-01-02).