Oreka ekonomiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oreka ekonomikoa ekonomian asko erabiltzen den egoera bat da, batez ere mikroekonomiaren arloan,  eta merkatuan dauden indarrak konstante mantendu eta ez direnean aldatzen gertatzen da. Egoera honetan gaudenean, eskaintza eta eskaria berdindu egiten dira. Hau da, eskaintza eta eskaria bat datozenean lortzen da oreka ekonomikoa.[1]

Oreka ekonomikoa lortu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orekan dagoen prezioa ateratzeko, eskaintza eta eskariaren kurbak behar dira. Gurutzatu egiten diren puntuan lortuko dugu orekako prezioa eta kantitatea, horretarako bi ekuazioak berdindu behar ditugu.

Grafikoa bi ardatzetan banatzen da. Abzisa ardatzean, horizontala dena, produktuaren zenbateko kopurua (Q) agertzen da, aldiz, ordenatu ardatzean, bertikalki dagoenak, prezioa (P) adierazten digu. Demand kurbak, eskariaren ekuazioa azaltzen du eta Supply kurbak, eskaintzarena. Biak batzen diren tokian prezioa eta produktuaren zenbatekoa dago.  Edozein prezio P-ren gainetik aukeratzen bada, eskaintza eskaria gaindituko du, baina prezioa P-ren azpitik jarrita eskaria eskaintza gaindituko luke. Eskaintza eta eskari kurben orekatik kanpo dauden prezioak, desoreka puntu bezala definitzen dira. Hauek, produktu falta edo produktu gehiegi egotea sortzen dute.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreka ekonomikoa grafikoki.

Oreka ekonomikoaren adibidea

Huw Dixon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huw Dixonek orekaren oinarrizko hiru propietate proposatu zituen:

  • Oreka P1: agenteen portaera koherentea da.
  • Oreka P2: agente batek ez du portaera aldatzeko pizgarririk.
  • Oreka P3: oreka prozesu dinamikoren baten emaitza da (egonkortasuna).

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreka ekonomia hainbat aspektu desberdinetatik aztertua izan daiteke:

Oreka ekonomiko partziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dudarik gabe, oreka ekonomiko partziala aztertzen da, merkatuen jarrera ikasten denean modu indibidual eta isolatuan. Oreka ekonomiko partziala ikasteko eta aztertzeko kontuan hartzen da ceteris paribus efektua. Helburua da, bakarrik bi faktore isolatzea eta beste guztia konstante mantentzea.[1]

Oreka ekonomiko orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreka ekonomiko orokorra, ordea, merkatu guztien portaera eta haien arteko harremanak aldi berean aztertzen ditu. Hori dela eta, oreka ekonomiko orokorra azalduko digu eskaintzaren, eskariaren eta ekonomia osoaren prezioen eraketaren portaera.[1]

Oreka ekonomiko orokorraren barruan, bi atal aurkitu ditzakegu:

Oreka ekonomiko orokorra, ondasun desberdinetako merkatuak lotuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreka orokorraren testuinguruan, ondasunen arteko erlazioa aztertzen da, autoen prezioaren igoera adibidetzat hartuta, 30.000 -tik 35,000 €-ra. Igoera honek, automobilen eskarian beherakada eragingo du eta ondorioz motozikleten eskariak gora egitea espero da, ordezko produktu merkeago bat delako, eta garraio beharra betetzen dutelako. Gainera, produktu osagarriekin, hala nola gasolinarekin, duen harremana ere kontuan hartzen da, hau da, ibilgailu gutxiago erabiliz gero, orduan eta gasolinaren eskaria gero eta gehiago murriztu egingo da.[1]

Oreka ekonomiko orokorra, hainbat merkatu mota lotuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreka ekonomiko orokorra, hainbat motatako merkatu desberdinak erlazionatuz aztertu daiteke. Adibidez, kreditu-merkatuan, interes aktiboaren tasa igotzen bada, eskatutako kreditu-kopurua murriztu egingo da. Jakina, horrek eragin handia izango du ondasunen eta zerbitzuen merkatuan. Izan ere, eskatutako kreditu-kopuru txikia badago, ondorioz, inbertsio gutxiago egongo da. Horrek ekarriko duen ondorio nagusiena, ondasun edo zerbitzuen eskaintza murriztu egingo dela da, eta baita, ondasun eta zerbitzu horien prezioak igoko direla ere. Bestalde, lan-merkatuan ere eragina izango du. Hau da, eskatutako kreditu-zenbatekoari jaisteak eragingo du enpresen inbertsioari ere jaitsiko dela, eta lan-demandan uzkurdura bat ere gertatuko da. Horrek soldataren prezioen jaitsiera eragingo du.[1]

Oreka ekonomiko egonkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oreka ekonomiko egonkorra sortzen da, edozein arrazoiengatik oreka ekonomikoa galtzen denean eta merkatuko indarrek bakarrik hasierako orekara itzultzeko jartzen direnean.[1]

Oreka ekonomiko ezegonkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenik, oreka ekonomiko ezegonkorra gertatzen da, orekatik irteten denean eta merkatuko indarrek egonkortasun horretatik urruntzea eragiten dutenean, hasierako puntura itzuli beharrean. Kasu honetan, oreka ekonomiko egonkorrean gertatzen den joera guztiz aurkakoa da.[1]

Aurreko guztia kontuan harturik, esan daiteke oreka ekonomikoa aztertzerako orduan bi modutan egin daitekeela. Alde batetik, modu partzialean, merkatuen portarera modu isolatuan egiten denean. Beste aldetik, era orokorrean, analisia merkatu desberdinen artean egiten denean. Halaber, oreka galtzen denean merkatuko indarrek hasierako egoera joan eta urrundu daitezke, oreka egonkorra edo ezegonkorra bada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Quiroa, Myriam. «Equilibrio económico» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]