Otto Freisingekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otto Freisingekoa

elizbarrutiko apezpiku

1138 -
Heinrich I. von Freising (en) Itzuli - Albert I. von Harthausen (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Munich and Freising (en) Itzuli
abade


apezpiku


Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Munich and Freising (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKlosterneuburg (en) Itzuli, 1111
Herrialdea Alemania
HeriotzaMorimond Abbey (en) Itzuli1158ko irailaren 22a (46/47 urte)
Hobiratze lekuaHeiligenkreuz Abbey (en) Itzuli
Familia
AitaLeopold III
AmaAgnes of Germany
Anai-arrebak
LeinuaBabenberg (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
alemana
Irakaslea(k)Thierry of Chartres (en) Itzuli
Gilbert de la Porrée
Hugh of Saint Victor (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, idazlea, apaiz katolikoa, kronikagilea eta apezpiku katolikoa
Santutegia
Irailaren 22
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaZistertar

Find a Grave: 127523223 Edit the value on Wikidata

Otto Freisingekoa (latinez: Otto Frisingensis; Klosterneuburg, 1112 - Morimondeko abadia, Borgoinako dukerria, 1158ko irailaren 22a) alemaniar elizgizona eta kronikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leopoldoko III.a Austriakoaren semea izan zen. Alemaniako eta Italiako iparraldeko familia boteretsuenekin lotuta zegoen. Filosofia ikasi zuen Parisen eta filosofia aristotelikoa Alemanian sartu zuen lehena izan zen. Ordena Zistertarrean sartu zen eta aita konbentzitu zuen Heiligenkreuzeko abadia sortzeko, nekazaritza eta alfabetatzea Vienako eskualdera eramanez. 1136 inguruan Morimondeko abadea izendatu zuten eta handik gutxira Freisingeko gotzain izendatu zuten.

1147an zorigaiztoko Bigarren Gurutzadan esku hartu zuen. Ottok zuzendutako sekzioa dezimatua izan zen, nahiz eta berak Jerusalemera iristea lortu zuen. Frederiko I.a Duabiakoaren mesedea jaso zuen eta 1156an Bavariako dukerriari buruzko eztabaida erabaki zuen. 1157an Besançongo Dietan egon zen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi lan historikoren egilea izan zen: Chronica sive Historia de duabus civitatibus: Lan historiko eta filosofikoa da, Jerusalem eta Babel, zeruko eta lurreko erresuma, kontrastatzen dituena. 1146. urtera arteko historia kontatzen du eta enperadore erromatarren eta germaniarren arteko jarraitutasuna ezartzen du eta eta St Blasiusko Otto abadek amaitu zuen. Gesta Friderici Imperatoris: Lanak Konrado III.a Alemaniakoa 1152an hil zen arteko historia kontatzen du lehen liburuan, eta bigarren liburuan jarraitzen du Frederiko I.aren erregealdiarekin.