Pablo Gorostiaga
Pablo Gorostiaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Laudio, 1941eko azaroaren 21a (79 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa |
Herri Batasuna Euskal Herritarrok |
Pablo Gorostiaga Gonzalez (Laudio, Araba, 1941eko azaroaren 21a) politikaria eta banku-langile ohia da. Hamabi urtez izan zen bere jaioterriko alkate, eta hamahiru urtez Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide (Herri Batasunaren ordezkari 1984tik 1994ra, eta Euskal Herritarrok alderdiaren ordezkari 1998tik 2001era).[1] Udalbiltzaren jaiotzan parte hartu zuen, eta Laudioko auzo batzarren sorreran aritu zen, Franco hil osteko urteetan.[2]
Egin egunkariarekiko zuen lotura zela kausa 18/98+ auzian zortzi urteko espetxealdira zigortua,[3] Herrera de La Manchako (Espainia) espetxean zegoen preso, eta ezin izan zuen bere emaztea (Judith Uriarte) ikusi, Uriarte ikusteko baimena beranduegi jaso zuen eta (2013ko irailaren 2an hil zen Judith, gaixoaldi luze baten ondoren).[4][5]
Urte hartan bertan, 2013ko abuztuan, bere jaioterriko jaietako pregoilari izendatu zuten Gorostiaga. Gasteizko Monica Basurto epaileak, ordea, bertan behera utzi zuen Laudioko jai batzordearen erabakia. «Gorostiaga pregoilaria izatea terrorismoaren biktimen duintasunaren aurka doa», arrazoitu zuen Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak, epaitegiari debekua ezartzeko eskatu zionean.[6][7][2]
2015ean atera zen gartzelatik gartzela zigor osoa bete eta gero.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Pablo Gorostiaga Gonzalez legebiltzarkidearen fitxa, Eusko Legebiltzarraren webgunea.
- ↑ a b Txabi ALVARADO: «Pregoilari izatea ere, debekatua», Berria, 2013-08-10.
- ↑ «Hamabost urte 'Egin' irakurri eta entzun ezinik», Berria, 2013-07-15.
- ↑ «Judith Uriarte Pablo Gorostiagaren bikotekidea hil da, presoak bisitan joateko aukerarik gabe», Berria, 2013-09-03.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece la esposa de Pablo Gorostiaga sin que este haya podido visitarla», Naiz, 2013-09-03.
- ↑ Txabi ALVARADO: «Pablo Gorostiaga presoa Laudion pregoilaria izatea debekatu dute», Berria, 2013-08-09.
- ↑ «Laudiok helegitea aurkeztuko du Gorostiaga pregoilari izendatzeko debekuaren kontra», Berria, 2013-08-08.
- 1941eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Arabako politikariak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak II. legegintzaldian
- Laudioko alkateak
- Herri Batasuneko politikariak
- 18/98ko auzipetuak
- Laudioarrak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak III. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak IV. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VI. legegintzaldian
- Dena da ETA