Alins

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alins

 Katalunia

Alinsko armarria

Izen ofiziala Alins
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Katalunia
Bandera de la provincia de Lérida.svg Lleida
Pallars Sobirà
Alkatea Josep Poch i Carmaniu
Koordenatuak

42°33′0″N 1°19′0″E / 42.55000°N 1.31667°E / 42.55000; 1.31667Koordenatuak: 42°33′0″N 1°19′0″E / 42.55000°N 1.31667°E / 42.55000; 1.31667

Localització d'Alins.png

Alins non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Alins
Eremua 183,84 km2
Postakodea 25574
Biztanleria 306 bizt (2012)
Dentsitatea 1,66 bizt/km²
http://alins.ddl.net/


Alins edo Alins de Vallferrera Kataluniako iparraldeko udalerri mugakidea da, Pallars Sobirà eskualdean eta Lleidako probintzian kokatua, Andorra eta Okzitaniarekiko mugan. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 265 biztanle zituen. 183,19 km²-ko azalera du.

Ohiko abiapuntua da Pica d'Estats mendira igotzeko.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ainet de Besan.
  • Araós.
  • Àreu.
  • Besan.
  • Norís.
  • Buiro eta Virós (biztanlerik gabe).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Pirinioetako ingurune naturalean kokatuta dago, Alt Pirineuko Parke Naturalaren esparruaren barruan. Aipatzekoak dira Circ de Baborte, Circ de Baiau, Pla de Boet, Vall principal de la Noguera de Vallferrera eta Vall de la Noguera de Tor izeneko zirku eta ibarrak.

Halaber, udalerriak borda eta aterpetxe hauek ditu: Cabana de Basello, Cabana de Boet, Refugi del Cinquantenari, Refugi del Gall Fer, Refugi Josep Maria Montfort eta Refugi de Vall Ferrera.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pallars Sobirà eskualde bereko udalerri mugakideak honako hauek ditu: Hegoaldean Farrera, mendebaldean Esterri de Cardós, Vall de Cardós eta Tírvia eta ipar-mendebaldean Lladorre. Bestela, ipar-ekialdean Ausat (Ariège), ekialdean Andorrako printzerria eta hego-ekialdean Les Valls de Valira (Alt Urgell) ditu.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
242 213 225 820 791 692 576 391 313 307 272 265

Ondare arkitektonikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte erromanikoaren adibide ugari topatu daiteke Alinsen, guztiz edo partzialki mota honetakoak diren 19 eliza hauetan:

  • Sant Julià d'Ainet de Besan
  • Sant Martí d'Alins
  • Sant Quirze d'Alins
  • Sant Vicenç d'Alins
  • Sant Esteve d'Araós
  • Sant Francesc d'Araós
  • Sant Joan d'Àreu
  • Santa Maria de Besan
  • Sant Miquel de Besan
  • Santa Maria de Buiro
  • Mare de Déu de Montserrat de Casa Coix
  • Sant Ramon de Casa Ramonet
  • Sant Feliu de la Força d'Àreu
  • Sant Pere de la Força (de Tor)
  • Sant Serni de Norís
  • Sant Ambròs de Tor
  • Sant Pere de Tor
  • Santa Maria de la Torre
  • Sant Lliser de Virós

Azkenik, Creu de terme d'Alins izeneko gurutzea ere nabarmentzekoa da.

Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko bataila eta gorabehera ugariren lekuko dira gaur egun arte iritsi diren osorik edo zatika ondorengo gaztelu eta eraikinak: Força d'Alins, Força d'Araós, Força d'Àreu, Castell de Tor eta Colomar de la Torre de les Bruixes.

Halaber, aipatzekoak dira Serradora i Molí Fariner d'Àreu zerrategi eta errota.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]