Paolo dal Pozzo Toscanelli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paolo dal Pozzo Toscanelliren erretratua
1=Scan from "Narrative and critical history of America, Volume 2" by Justin Winsor. Scans for whole book are at http://www.archive.org/details/narrcrithistamerica02winsrich
Toscanelliren mapa

Paolo del Pozzo Toscanelli italiar geografoa eta sendagilea (Florentzia, 1397 - 1482). Matematika eta astronomian ere jakituna zen. Ekialde Urrunarekin komunikatzeko baldintzak aztertu zituen, eta Marco Poloren neurketetan oinarrituta, Portugaletik abiatuta Asiaraino heltzeko ideia gorpuztu zuen: Ozeano Atlantikoan zehar, zuzen, Kanariar uharteen eta Cipango (egungo Japonia) uharteen artean 3.000 itsas milia zeudela kalkulatu zuen. Proiektu hau Fernão Martins portugaldar sendagileari jakinarazi zion 1474. urtean, eta antza, Kolonek izan zuen horren berri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paolo dal Pozzo Toscanelli Aldatu lotura Wikidatan