Patrick Keheille

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patrick Keheille

Bizitza
JaiotzaOloroe-Donamaria1964ko azaroaren 6a (59 urte)
Herrialdea Zuberoa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa eta antzerkigilea

Patrick Keheille —ofizialki frantsesez Queheille[1]— (Oloroe-Donamaria, Bearno, 1964ko azaroaren 6a) zuberotar idazlea da; zehazki, barkoxtarra da, jaiotzez baizik ez baita oloroetarra. Kanpo ezizenaz ere ezaguna da (familiaren etxearen izena da) eta pastoralak idazteagatik nabaritu da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barkoxeko Kanpo etxean bizi da familiarekin. Hiru alaba ditu: Otxanda, Kleina eta Margita.

Kultura ekimenak bultzatzen dituen Barkoxeko Etxahun elkarteko zein Sohütako Eperra ikastolako guraso elkarteko lehendakaria da.

Dantza munduan gaztetandik murgilduta, Zuberoako herrietako dantza eskolak koordinatzen dituen Aitzindariak elkartearen sorreran parte hartu zuen 1989an.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobla idazle trebea da Davanten arabera; 1999an Etxahun-Iruri lehiaketa irabazi zuen. Ürrüstoitarrak bere antologian Xibero bat, bi Etxahun saritua biltzen du.

Pastoralak idaztea izan du lehentasuna. Bi hauek ditu idatzita, biak Barkoxe bere herriarentzat:

Ohikoa den bezala, pastorala egin aurreko urtean maskarada antolatu zuten 2009an barkoxtarrek eta bertan ere ibili zen Keheille parte hartzen.[4]

Betiere herri-antzerkiaren munduan, molde berriko obra bat egin zuen 2002an: Lau bürü.[5] Hau ere Barkoxen, udan eta bi emanalditan taularatua. Euskal kulturaren historiaren bilakaera zein balizko etorkizunaren ironiazko ikuspegia ematen du.

2006an bere beste gai kutuna den dantza jorratu zuen Aitzina Pika ikuskizunarekin.[6] Maulen (1300 ikusle) urriaren 28an eman eta gero Arrasate, Getxo, Biarritz eta Amurrio bisitatu zituen, berez ohikoa ez den moduan.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Queheille idazten du Davantek ere, baina sarritan Keheille idatzita ageri da deitura hau euskaraz (adibidez, https://web.archive.org/web/20131203035025/http://www.jakingunea.com/50urte/pdf/Jakin02_133/Jakin02_133_063.pdf Euskal Kultura 2002 artikuluan). Euskaltzaindiak ez du deitura horren euskal idazkera arautu; hala ere, keheila hitza jaso du Hiztegi Batuan, «kereta» (kanaberaz edo egindako hesia) esanahiarekin, zubereraz erabilia.
  2. Euskonews pastoral honetaz.
  3. Berria Xiberoko Botzan.
  4. 2009ko maskarada Berrian.
  5. Ikuskizun honen berri Allande Sokarrosek kontatua.
  6. Elkarrizketa ikuskizunaren harira.
  7. Ikusikzun honen berri. EKEren webgunean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]