Patxi Goenaga
Patxi Goenaga | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Azpeitia, 1948ko maiatzaren 5a (72 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Koldo Mitxelena |
Doktorego ikaslea(k) |
Orreaga Ibarra Itziar Aduriz Koldo Gojenola Izaskun Aldezabal Roteta |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Inguma | patxi-goenaga-mendizabal |
Patxi Goenaga Mendizabal (Azpeitia, Gipuzkoa, 1948ko maiatzaren 5a) hizkuntzalaria, irakaslea eta euskaltzaina da.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filosofia eta Letretako lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. EHUko Filologia Fakultateko dekanoa izan ondoren, gaur egun irakasle da unibertsitate horretan bertan.
1984an Euskal sintaxia: konplementazioa eta nominalizazioa izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.[1]
1995ean euskaltzain oso aukeratu zuten, eta Euskaltzaindiko hainbat lan-batzordetako partaide da, baita Akademiaren idazkari eta Arabako ordezkari ere.
Gramatikaren eta batez ere sintaxiaren arloak landu ditu. Goenagaren lanik ezagunena Gramatika bideetan da.
Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1984: Resurrección Maria Azkue saria euskarazko ikerlanetarako. Bilboko Aurrezki Kutxa.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Goenaga Mendizabal, Patxi. «Euskal sintaxia: konplementazioa eta nominalizazioa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak Noiz kontsultatua: 2019-12-20.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Artetxe, Karmele 1976-. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. Noiz kontsultatua: 2020-03-27.