Patxi Iru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi Iru
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Javier Iruarrizaga Amarika
JaiotzaAreatza1962ko urriaren 4a (61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Euskal Herriko futbol selekzioa / 10
Bilbao Athletic1981 / 19862010
Athletic1986 / 1992770
Osasuna1992 / 199370
Elx Club de Futbol1993 / 19981930
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Altuera1,83 metro

Francisco Javier Iruarrizaga Amarika (Areatza, 1962ko urriaren 4a), kirol munduan Patxi Iru deitua, bizkaitar futbolari ohia da, atezain moduan aritu zena.[1] Aitor bere anaia txikia eta Jon bere semea futbolaria ere baziren.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxi Iruk 1981eko Bilbao Athletic taldera igo zuen, gazteen taldean urtebete eman ondoren.[3] Bertan partida gehien jokatu dituen jokalaria da.[4] 1986an, bost denboraldi filialean eman ondoren, Athletic Clubera egin zuen jauzi. Jose Angel Iribar bera izan zuen entrenatzailea. Andoni Zubizarreta Bartzelonara joan, eta Meléndez, gasteiztarraren ordezkoa, RCD Espanyolera libre joan zenez, klubak Iru lehen mailara igotzea eta Vicente Biurrun fitxatzea erabaki zuen.[3]

Bere debuta Unión Popular de Langreoren aurkako Errege Kopako partidan izan zen, 1987ko urtarrilaren 28an. Ligan, berriz, bere debuta ekainaren 6an izan zen CE Sabadellen aurka.[5] 1986-87 denboraldiko play-offetako azken bi jardunaldietan errepikatu zuen. Hala ere, 1990-91 denboraldira arte ez zen Bilboko taldearen atean titular izan. Ligako 37 partidatan eta Kopako lau partidatan titular izan zen. Hurrengo urtean, Kike Burgos gaztearen etorreraren ondorioz, bere parte-hartzea 24 partidatara murriztu zen, horietatik 16 ligan.[6]

1992an Osasunara joan zen eta ezin izan zion Roberto beteranoari titulartasuna kendu. Ondorioz 1993an, Bigarren B Mailan zegoen Elche CF taldearen eskaintza onartzea erabaki zuen. 1997an Bigarren Mailara igotzea lortu zuen. Hurrengo urtean jaitsiera jasan ondoren, 35 urterekin erretiratzea erabaki zuen.[6]

Erretiratu ondoren, hainbat kargu izan zituen talde alacantarrean, delegatu, atezainen entrenatzaile edo kirol zuzendari bezala. 2006an dimisioa aurkeztu zuen.[6]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Besteak Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 1981/82 35 0 3 0 - - - - - - 38 0
2.B 1982/83 38 0 4 0 - - - - - - 42 0
2. 1983/84 38 0 10 0 - - - - - - 48 0
2. 1984/85 35 0 1 0 - - - - - - 36 0
2. 1985/86 37 0 0 0 - - - - - - 37 0
Denera 183 0 18 0 - - - - - - 201 0
Athletic
Euskal Herria
1. 1986/87 3 0 2 0 - - 0 0 - - 5 0
1. 1987/88 2 0 1 0 - - - - - - 3 0
1. 1988/89 1 0 0 0 - - 0 0 - - 1 0
1. 1989/90 2 0 1 0 - - - - - - 3 0
1. 1990/91 37 0 4 0 - - - - - - 41 0
1. 1991/92 16 0 8 0 - - - - - - 24 0
Denera 61 0 16 0 - - 0 0 - - 77 0
Osasuna
Euskal Herria
1. 1992/93 2 0 5 0 - - - - - - 7 0
Denera 2 0 5 0 - - - - - - 7 0
Elx
Katalunia
2.B 1993/94 36 0 5 0 - - - - - - 41 0
2.B 1994/95 32 0 2 0 - - - - - - 34 0
2.B 1995/96 39 0 2 0 - - - - - - 41 0
2.B 1996/97 41 0 1 0 - - - - - - 42 0
2. 1997/98 31 0 4 0 - - - - - - 35 0
Denera 179 0 14 0 - - - - - - 193 0
Ibilbide osoan 423 0 53 0 - - 0 0 - - 478 0

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Patxi Iru recibe un emotivo homenaje del club y la afición» Diario Información 2015/05/18.
  2. (Gaztelaniaz) «Jon Iru: "Mi madre tuvo la culpa de que no fuera portero"» El Desmarque.
  3. a b Aranzamendi. (2013-10-25). «Patxi Iru: "Cmplí mi sueño de ser el portero del Athletic"» Sentimiento Athletic.
  4. (Gaztelaniaz) «El Bilbao Athletic cumplirá su partido 2.000 de Liga en Toledo» La cantera de lezama 2016-12-15.
  5. Athletic Club
  6. a b c (Gaztelaniaz) «Iruarrizaga Amarica, Francisco ‘Patxi Iru’» Cátedra Pedro Ibarra (Universidad Miguel Hernández de Elche).