Elx Club de Futbol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elche Club de Fútbol
Sorrera 1923
Futbol zelaia Martinez Valero estadioa
edukiera: 39.000 lagun
inaugurazioa: 1976
Jabea Qatar Skyline International
Presidentea Espainia Joaquín Buitrago
Entrenatzailea Espainia José Rojo Martín "Pacheta"
Liga Lehen maila
2019-20 2. mailan, 6.a (igo da)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
RCD Mallorcaren aurkako partida.
Elx taldearen zaleak.

Elche Club de Fútbol (valentzieraz Elx Club de Futbol) futbol talde alacantarra da, 1922an Elx hirian sortutakoa. Lehen mailan 21 denboraldi egin ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1922ko udan sortu zen Elche Football Club izenarekin eta 1925 urtean profesionala bihurtu zen. Ligak sortzerakoan Elx 3. mailan sartu zen eta 1935ean 2. mailara igotzea lortu zuen. Hurrengo hamarkadetan 3. mailan gehiago aritu zen bigarren mailan baino.

1959-60 denboraldian egin zuen debuta lehenengo mailan. Hamabi urtez jarraian izan zen lehenengo mailan. 1963-64 denboraldian une batez liderra ere izan zen. Harrobiarekin egindako lanak fruituak eman zituen 1967an Deportivo Ilicitano (bigarren taldeak) 2. mailan jokatzerakoan. 1969an Kopako finalera iritsi zen eta Bilboko Athletic Klubaren aurrean 1-0 galdu zuen. 1971ean maila galdu zuen baina berriz igo zen 1973an eta sei denboraldi egin zituen jarraian. 1976an gaur egungo bere zelaia den Manuel Martínez Valero estadioa inauguratu zen.

80. hamarkadan bi aldiz igo zen lehen mailara baina hurrengo urteetan jaitsi zen. Ordutik aurrera bigarren mailan izan da.

2010-11 denboraldian igoera fasea jokatu zuen baina ez zuen zorterik izan. 2012-13an berriz Bigarren mailako txapelketa irabazi eta zuzenean igo zen. Lehenengo urtean azken unean salbatu zen arren 2014-15 denboraldian 13. egin zuen. Hala ere zituen zorrak aintzat hartuta taldea bigarren mailara jaitsarazi zuten eta bere lekua Eibarrek hartu zuen. 2016-17an bigarren maila ere galdu zuen baina hurrengo urtean itzuli zen.

COVID-19 pandemiak baldintzaturiko 2019-20 denboraldian 6. postuan amaitu zuen liga eta igoera play-offetarako sailkatu zen. Finala Gironaren aurka jokatu zuen abuztuan. Etxean 0-0 berdindu zuen eta Gironan 96. minutuan sartutiko gol bakarrari esker Lehen Mailara igotzea lortu zuen.

2020/2021 taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko irailaren 24a

Zbk. Postua Jokalaria
4 Katalunia ERD Ramón Folch
5 Espainia ATZ Gonzalo Verdú
7 Espainia AUR Nino
8 Espainia ERD Víctor Rodríguez
11 Katalunia AUR Pere Milla
12 Espainia ATZ Dani Calvo
13 Katalunia ATE Édgar Badía
16 Espainia ERD Fidel
17 Espainia ERD Josan
19 Espainia AUR Claudio Medina
Zbk. Postua Jokalaria
21 Kongoko Errepublika Demokratikoa ERD Omenuke Mfulu
24 Espainia ATZ Josema
- Espainia AUR Tete Morente
- Kolonbia AUR Jeison Lucumí
- Argentina ATZ Juan Sánchez Miño
- Espainia ERD Raúl Guti
- Argentina AUR Lucas Boyé (Torinotik utzita)
- Espainia ATZ Miguel Ángel Cifuentes
- Espainia ERD Luismi Sánchez

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1922-1926
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1926-1942
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1956-tik
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020-21 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 22
  • Denboraldiak 2. mailan: 39
  • Denboraldiak 2. B mailan: 8
  • Denboraldiak 3. mailan: 19
  • Ligako posturik onena: 5.a Lehen mailan (1963-64)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2004-05 Bigarren maila 10.a 1/16
2005-06 Bigarren maila 14.a 1. itzulia
2006-07 Bigarren maila 10.a 3. itzulia
2007-08 Bigarren maila 10.a 1/32
2008-09 Bigarren maila 12.a 1/32
2009-10 Bigarren maila 6.a 2. itzulia
2010-11 Bigarren maila 4.a 3. itzulia
2011-12 Bigarren maila 11.a 3. itzulia
2012-13 Bigarren maila 1.a 2. itzulia
2013-14 Lehen maila 16.a 1/32
2014-15 Lehen maila 13.a 1/16
2015-16 Bigarren maila 11.a 2. itzulia
2016-17 Bigarren maila 21.a 3. itzulia
2017-18 Bigarren B maila 3.a 1/16
2018-19 Bigarren maila 11.a 3. itzulia
2019-20 Bigarren maila 6.a 1/16
2020-21 Lehen maila

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Posturik onena: 5.a 1963-64 denboraldian.

Bigarren maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1958-59, 2012-13.

Errege Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Finalista (1): 1968-69.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020-21 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Liga trophy (adjusted).png
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Eibar | Elx | Getafe
Granada | Huesca | Levante | Osasuna | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Villarreal