Andoni Zubizarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andoni Zubizarreta
Andoni Zubizarreta.jpg
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1961eko urriaren  23a (57 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta enpresaburua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Blue HEX-0000FF White.svg Deportivo Alavés1979-198000
Flag of Spain.svg Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa1979-1984170
Flag of None.svg Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1979-1980120
600px Blue HEX-0000FF White.svg Deportivo Alaves B1979-1980
600px Blue HEX-0000FF White.svg Deportivo Alavés1980-198100
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilboko Athletic Kluba1981-19861690
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilbao Athletic1981-198170
Flag of Spain.svg Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa1981-198110
Flag of None.svg Espainiako futbol selekzio amateurra1984-198410
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala1985-19981260
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba1986-19943010
Flag of None.svg Valencia Club de Fútbol1994-19981520
 
Posizio edo espezialitatea futbol atezaina
Pisua 86 kilogramo
Altuera 187 zentimetro
Jasotako sariak

Andoni Zubizarreta (Gasteiz, Araba, 1961eko urriaren 23a) futbolari ohia da, eta Bartzelona Futbol Klubeko gaur egungo zuzendari teknikoa. Gasteiztarra jaiotzez, Aretxabaletan igaro zuen haurtzaroa.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deportivo Alaves taldeko harrobitik ateratako atezaina da, eta Athleticen zaildu zen Jose Angel Iribarren eskutik.

1981-1982 denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta, Atletico de Madrid taldearen aurka. Guztira, bost denboraldi egin zituen taldean, 1981etik 1986. urtera bitarte. Athletic taldearekin bi Liga eta Errege Kopa bat irabazi zituen.

Bere arorik oparoena 1986tik 1994ra bitartekoa izan zen, FC Barcelona taldearekin, lau Liga eta bi Errege Kopa irabazi baitzituen, baita 1989ko Europako Errekopa, 1992ko Europako Kopa eta 1993ko Superkopa ere. 1994an Valencia taldeak fitxatu zuen.

Horrez gain, Espainiako selekzioarekin 126 aldiz jokatu zuen, hiru Munduko Txapelketa: Mexiko 86, Italia 90 eta AEB 94. Nazioartean ere bi Eurokopa jokatu ditu: Alemania 88 eta Ingalaterra 96. Espainiako Ligan errekor anitz ditu Zubizarretak: Ligan -622- eta selekzioarekin -123- partida gehien jokatu dituen jokalaria da. 1998. urtean erretiratu zen futbol profesionaletik.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andoni Zubizarreta Aldatu lotura Wikidatan