Paul Strand

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Strand

Bizitza
JaiotzaNew York1890eko urriaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaOrgeval1976ko martxoaren 31 (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Hazel Kingsbury (en) Itzuli
Rebecca Salsbury James (en) Itzuli  (1922ko urtarrilaren 21a -  1933)
Hezkuntza
HeziketaEthical Culture Fieldston School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, film-zuzendaria, argazki-zuzendaria eta zinema ekoizlea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Lan nabarmenak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Photo League (en) Itzuli

IMDB: nm0833271 Allocine: 9833 Allmovie: p68601
Discogs: 2412960 Find a Grave: 62553984 Edit the value on Wikidata

Paul Strand, jaiotzez Nathaniel Paul Stransky, (Brooklyn, New York, 1890eko urriaren 16a - Orgeval, Yvelines, 1976ko martxoaren 31) estatubatuar argazkilari eta zinemagilea izan zen. Alfred Stieglitz eta Edward Weston argazkilari modernistekin batera, argazkigintza XX. mendeko arte modu gisa ezartzen lagundu zuen.

New Yorken jaio zen, Bohemiako gurasoengandik, eta Nathan Pail Stransky izena hartu zuen.

Lewis Hine argazkilari dokumentalista izan zen. Geroago Alfred Stieglitz ezagutu zuen haren galerian eta kolaboratzen hasi ziren.

Photo League-ren sortzaileetako bat izan zen, artea kausa sozial eta politikoak sustatzeko erabiltzea proposatzen zuten argazkilarien elkartea. Taldean oso aktiboa izan zen eta Elizabeth McCauslandekin batera bere ideia marxistengatik nabarmendu zen.

Hurrengo hamarkadetan zineman lan egin zuen, argazkigintzan ez ezik. 1920an bere lehen filma egin zuen, Manhata izenekoa, New Yorkeko eguneroko bizitzaren isla. 1932tik 1935era Mexikon bizi izan zen eta Redes filma egin zuen mexikar gobernuaren enkarguz. 1942an antifaxista eta sindikatuen aldeko Native Land filma filmatu zuen.

Photo League 1947an sartu zen erakunde subertsiboen zerrendan. 1949ko urtarrilaren 17an Strandek epaitzen ari ziren AEBetako alderdi komunistako buruzagien alde sinatu zuen.

1949ko ekainean Estatu Batuetatik atera zen Txekoslovakian Native Land filma aurkezteko. Ondoren, bere bizitzako hurrengo 27 urteak Orgevalen eman zituen, Frantzian. Argazkigintzari ekin zion berriro, eta "lekuen erretratuei" buruzko sei liburu egin zituen.

Argazki-liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Time in New England (1950)
  • La France de Profil (1952)
  • Un Paese (1955)
  • Tir a'Mhurain / Outer Hebrides (1962)
  • Living Egypt (1969), James Aldridgerekin batera
  • Ghana: An African Portrait (1976), Basil Davidsonekin batera.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]