Edukira joan

Pearl eta Hermes atoloia

Koordenatuak: 27°48′N 175°51′W / 27.8°N 175.85°W / 27.8; -175.85
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pearl eta Hermes atoloia
Datu orokorrak
MotaAtoloi
Azalera0,36 km²
Geografia
Map
Koordenatuak27°48′N 175°51′W / 27.8°N 175.85°W / 27.8; -175.85
Honen parte daIpar-mendebaldeko Hawaiiar Uharteak
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Hawaii
County of HawaiiHonolulu konderria
Ur-gorputzaOzeano Barea

Pearl eta Hermes (hawaieraz: Holoikauaua) Ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uhartedian dagoen atoloi bat da. AEBerako Hawaii estatuan dago. 0,36 kilometro karratuko azalera du.

Atoloia oso higatua eta erdi urperatua dago. Koral uharrien gainean dauden hainbat hondarrezko uharteez osatua dago: North, Little North, Southeast, Bird, Sand, Grass, Seal eta Kittery. Uharteen garaiera eskasa zela eta noizbehinka urak estaltzen ditu.

1822an Pearl eta Hermes ingeles baleontziak bertan hondoratzean topatuak izan ziren eta horregatik haien omenezko izena daramate. Bi eskifaiek baleontzien hondakinekin txalupa bat eraiki eta Honolulura nabigatzea lortu zuten. 1927an William Greig Anderson kapitainak atoloiko aintziran perladun ostrak topatu zituen, horregatik duela urte gutxira arte ondare hori ustiatu izan da, hain zuzen ere, Hawaiiko Gobernuak atoloia bertako hegaztiak babesteko babesgunea izendatu zuen arte.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]