Pedri González

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedri» orritik birbideratua)
Pedri González
Pedri.png
(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro González López
JaiotzaTegueste2002ko azaroaren 25a (20 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HizkuntzakKanarietako gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa / 21
Flag of None.svg Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa / 50
600px Giallo con bande Blu.png Unión Deportiva Las Palmas2019 / 2020364
Flag of Spain.svg Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2020 / 202040
Flag of Spain.svg Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2020 / 202010
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba2020 / 9314
Flag of Spain.svg Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa2021 / 60
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala2021 / 141
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera174 zentimetro

IMDB: nm12019626 FIFA: 400128950 UEFA: 250143693 Edit the value on Wikidata

Pedro González López,[1] (Tegueste, Tenerife, Espainia, 2002ko azaroaren 25a) Pedri bezala ezagunagoa, espainiar futbolaria da. Espainiako lehen mailan jokatzen duen Bartzelona Futbol Klubean puntaerdi gisa jokatzen du. 2022. urte arteko kontratua du klubarekin, eta Bartzelonak nahi izanez gero, beste 2 urte luza dezake.

Estadistika ofizialen arabera 1,74m-ko altuera du, eta 60kg-ko pisua.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu, eta zilarrezko domina eskuratu zuen futbolean Espainia ordezkatuz; Brasilgo taldearen (urrezko domina) atzetik, eta Mexikoko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen Espainiako taldea.[2]

Tokion, honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Unai Simón, Óscar Mingueza, Marc Cucurella, Pau Torres, Jesús Vallejo, Martín Zubimendi, Marco Asensio, Mikel Merino, Rafa Mir, Dani Ceballos, Mikel Oyarzabal, Eric García, Álvaro Fernández, Carlos Soler Jon Moncayola, Pedri, Javi Puado, Óscar Gil, Dani Olmo, Juan Miranda, Bryan Gil eta Iván Villarrek.


Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Japonia Japonia 2. lekua, zilarrezko domina Futbola, gizonezkoa.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UD Las Palmas (2018-2020)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere herriko harrobian, Juventud Laguna-n eta Las Palmaseko harrobian egon ondoren, azken honetako lehen taldean debuta egin zuen 2018-2019 denboraldiaren bukaeran, 16 urte bakarrik zituela. Las Palmasekin 4 urteko kontratua sinatu zuen, eta hurrengo denboraldian jada lehen taldearen dinamikan erabat sartu zen.

Bartzelona Futbol Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020-2021[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko udan, Bartzelona akordio batera iritsi zen Las Palmasekin, eta 7,2 milioi euro ordainduz, Pedri katalunia aldera joan zen. Bertan eginiko hasiera ikusgarria izan zen, batez ere Lionel Messirekin zuen kimikak jendea liluratu baitzuen.

Estadistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko urtarrilaren 8an eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gola (k) Asistentzia (k)
Las Palmas 2019-2020 37 4 7
Bartzelona 2020- 22 3 2

Espainiako Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako selekzio nazional absolutuarekin 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio) esku hartu zuen, eta 21 urtez azpikoarekin ere jokatu ohi du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Pedro González López» olympedia.org (Ingelesez)
  2. «Pedro González López» olympics.com (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]