Pedro Laín Entralgo
Pedro Laín Entralgo (Urrea de Gaén, Teruel, 1908ko otsailaren 15a - Madril, 2001eko ekainaren 5a) espainiar sendagile eta idazlea izan zen.
Medikuntzan doktore, medikuntzaren historiako katedradun eta errektore izan zen Madrilgo Unibertsitatean. Medikuntzako arazoak ez ezik, José Ortega y Gasset eta Xabier Zubiriren eraginpean antropologia filosofikoa ere landu zuen Laín Entralgok. Haren idazlan ugariren artean nabarmenak dira: Medicina e Historia (1941, Medikuntza eta Historia); Sobre la cultura española (1942, Espainiako kulturaz); Las generaciones en la historia (1945, Belaunaldiak historian zehar); España como problema (1949, Espainia arazo gisa); La espera y la esperanza (1957, Itxaronaldia eta itxaropena); Teoria y realidad del otro (1961, Besteari buruzko teoria eta errealitatea); La relación médico-enfermo, historia y teoría (1964, Medikuaren eta gaixoaren arteko harremanak. Historia eta teoria); Descargo de conciencia (1976, Kontzientzia garbiketa) autobiografikoa; Antropología de la esperanza (1984, Itxaropenaren antropologia) eta Cuerpo y alma (1991, Gorputz eta arima). Espainiako Medikuntza- eta Hizkuntza-akademietako kidea izan zen, eta azken horretako zuzendari izan zen 1982-1988 bitartean. Sari asko irabazi zituen, besteak beste, Komunikazio eta Humanitateetako Asturiasko Printzea saria 1989an.
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (2010). Reconciliar España. Ed. Triacastela. ISBN 978-84-95840-46-2.
- (2010). Escritos sobre Cajal. Ed. Triacastela. ISBN 978-84-95840-46-2.
- (2006). España como problema. Galaxia Gutenberg; Círculo de Lectores. ISBN 978-84-8109-548-7.
- (2003). El médico y el enfermo. Ed. Triacastela. ISBN 978-84-95840-03-5.
- (1999). Qué es el hombre: evolución y sentido de la vida. Círculo de Lectores. ISBN 978-84-226-7795-6. (Jovellanos Nazioarteko Saio Saria).
- (1998). Historia universal de la medicina. Masson. ISBN 978-84-458-0670-8.
- (1998). El problema de ser cristiano. Círculo de Lectores. ISBN 978-84-226-6784-1.
- (1997). Idea del hombre. Círculo de Lectores. ISBN 978-84-226-6148-1.
- (1997). Alma, cuerpo, persona. Galaxia Gutenberg. ISBN 978-84-8109-039-0.
- (1996). Ser y conducta del hombre. Espasa-Calpe. ISBN 978-84-239-7824-3.
- (1996). Cuerpo y alma. Estructura dinámica del cuerpo humano. Espasa-Calpe. ISBN 978-84-239-7295-1.
- (1993). Creer, esperar, mar. Galaxia Gutenberg; Círculo de Lectores. ISBN 84-8109-003-4.
- (1989). El cuerpo humano. Teoría actual. Espasa-Universidad. ISBN 84-239-6543-0.
- (1988). Teoría y realidad del otro. Alianza. ISBN 84-206-2352-0. (Primera edición: 1961, Revista de Occidente).
- (1976). Descargo de conciencia (1930–1960). Barral. ISBN 84-211-0338-5.
- (1972). Sobre la amistad. Espasa-Calpe.
- (1962). La espera y la esperanza. Revista de Occidente. Pedro Laín Entralgo eta Carlos Seco Serrano (koordinatzaileak)
- (1998). España en 1898. Las claves del Desastre. Galaxia Gutenberg-Círculo de Lectores. ISBN 978-84-8109-165-6.
- (1997). La Generación del 98. Espasa-Austral. ISBN 978-84-239-7405-7.
Laín Entralgori buruzko bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gracia Guillén, Diego (2010). Voluntad de comprensión: la aventura intelectual de Pedro Laín Entralgo. Triacastela (Madril) / Instituto de Estudios Turolenses (Teruel). ISBN 978-84-95840-44-8.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1908ko jaiotzak
- 2001eko heriotzak
- Espainiako idazleak
- Espainiako medikuak
- Aragoiko biografia zirriborroak
- 36ko belaunaldia
- Espainiako saiakeragileak
- Komunikazioaren eta humanitateen Asturiasko Printzesa saridunak
- Real Academia Españolaren akademikoak
- Espainiako Historiaren Errege Akademiako kide numerarioak
- XX. mendeko Espainiako idazleak
- Madrilen hildakoak
- Madrilgo Complutense Unibertsitateko katedradunak