Pedro de Mendoza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro de Mendoza

Bizitza
JaiotzaGuadix, 1487 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaOzeano Atlantikoa1537ko ekainaren 23a (49/50 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Sifilia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta militarra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 14405215 Edit the value on Wikidata

Pedro de Mendoza y Luján (Guadix, Granada, 1487 aldean - Ozeano Atlantikoa, Kanarietatik hurbil, 1537ko ekainaren 23a) espainiar militar, almirante eta konkistatzailea izan zen. Buenos Aires hiriaren lehen fundatzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guadixko familia noble batean jaio zen. Zenbait kargu izan zituen Karlos Habsburgokoaren gortean, eta Italia, Alemania eta Austriako kanpaina militarretan aritu zen. 1534ko maiatzaren 21ean erregeak Río de la Platako adelantado (gobernari nagusi) izendatu zuen; lurraldeak konkistatzea, indigenak kristautzea, hiriak sortzea eta Ozeano Atlantikotik Inken Inperioraino joan ahal izateko bideak irekitzea ziren haren egitekoak[1].

Espedizioa 1535eko abuztuaren 24an abiatu zen Sanlúcar de Barramedatik, eta 1536ko hasieran Río de la Plataren estuarioan ainguratu zen. 1536ko otsailaren 2an lehenbiziko kokalekua, fundatu zuen: Puerto de Nuestra Señora María del Buen Aire, gaur egungo Buenos Aires. Ekainaren amaieran indigenek Buenos Aires inguratu zuten, espainiarrak oso egoera larrian utziz[1]. 1537ko apirilean, sifiliak jota zegoen Mendoza Espainia aldera itsasoratu zen, Juan de Ayolas espedizioaren buruan utzirik[2]. Pedro de Mendoza Espainiara zeraman ontzian hil zen, Kanaria uharteetatik gertu[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Pedro de Mendoza. guadix.es (Noiz kontsultatua: 2015-08-25).
  2. Pedro de Mendoza. biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2015-08-25).


Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.