Peggy Lee

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peggy Lee
Peggy Lee 1950.JPG
Bizitza
Izen osoaNorma Deloris Egstrom
JaiotzaJamestown (Ipar Dakota)1920ko maiatzaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles2002ko urtarrilaren 21a (81 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
diabetes mellitusa
Familia
Ezkontidea(k)Dave Barbour (en) Itzuli  (1943 -  1951)
Brad Dexter  (1953 -  1953)
Dewey Martin  (1956 -  1958)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, aktorea, abeslaria, kantugilea, jazz musikaria, irrati-esataria, ahots-aktorea, musikaria, telebista-aktorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Izengoitia(k)Peggy Lee
Genero artistikoapopa
jazza
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaDecca (en) Itzuli
Capitol Records
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Alderdi politikoaCalifornia Republican Party (en) Itzuli

peggylee.com
IMDB: nm0498007 Allocine: 37516 Allmovie: p99164 TV.com: people/peggy-lee IBDB: 72342
Youtube: UCWfdzpDGBCOOWxWVR0fLVNw Bandcamp: peggylee Spotify: 602DnpaSXJB4b9DZrvxbDc iTunes: 68857 Last fm: Peggy+Lee Musicbrainz: 5a2463af-eef0-4a22-bc8f-5865fbe9c78e Songkick: 533058 Discogs: 79742 Allmusic: mn0000256349 Find a Grave: 6107216 Deezer: 1134 Edit the value on Wikidata

Norma Deloris Egstrom, ezagunagoa Peggy Lee izen artistikoaz, (Jamestown, Ipar Dakota, 1920ko maiatzaren 26a - Bel Air, Kalifornia, 2002ko urtarrilaren 21a)[1] estatubatuar jazz abeslari, abestigile eta aktorea zen. Gutxi gorabehera, 60 disko inguru kaleratu zituen, eta 600 kantuetatik gora abestua. Is That All There Is lanarekin Grammy saria irabazi zuen 1969an,[2]

Ez zen ahots indartsuaren jabe, baina goxotasun handiarekin abesten zuen. Sentsualitatea zen haren ahotsaren ezaugarri nabarmengarriena. Horregatik, Bessie Smith, Billie Holiday, Ella Fitzgerald eta Mildred Baileyren maila berean kokatu izan dute.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norrna Dolores Egstrom norvegiar eta suediar jatorriko etxe batean jaio zen, 1920ko maiatzaren 26an, Ipar Dakotako Jamestown herritxoan, Ameriketako Estatu Batuetan, zortzi senideren artean laugarrena. Ama lau urte zituela hil zitzaien, eta aitak etxetik alde egin zien. Amaorde batek hazi zituen Egstromdarrak, modu gogorrean zeharo. Garai haiek gogoan idatzi zuen One Beating a Day ("Jipoi bat eguneko") kanta, 1983an Broadwayn estreinatu zuen Peg musikal autobiografikoan.[3]

1938an, Hollywoodera jo zuen. Alferrik. North Dakotan jarraitu behar izan zuen, Fargoko irrati batean besterik ez baitzuen lortu kantari lana. Han bilakatu zen Peggy Lee, eta izen horrekin jo zuen Kaliforniako Palm Springsera. Bere baimenarekin gerora idatzi zuten biografian jasotzen denez, han garatu zuen kantatzeko modu propioa: "Entzuleen zarata artean bere ahotsa entzunarazi ezinik, boza jaitsi zuen. Zenbat eta baxuago kantatu, orduan eta isilikago zeuden entzuleak". Gazte ilehori haren eztarritik irteten zen boza zakarra eta gozoa zen aldi berean, beroa, baxua eta sentsuala.[3]

Los Angelesera jo zuen handik puska batera, eta swing-aren erregetzat hartua zen Benny Goodmanen orkestran abeslari lana eskuratu zuen 1941ean. Blues in the Night, The Way You Look Tonight eta Why Don't You Do Right kantak ezagun egin zituen Goodmanekin. Ez zuen teknika handirik, baina jantzi eta orrazkera dotoreekin ile bakarra ere nahastu gabe kantatzen zuen gazte hark zintzo itxura guztiak ezabatzen zituen kantatzeari ekitean. Frank Sinatraren parean jarri zuten, eta Billie Holidayren ispilu zuritzat ere hartu zuten.[3]

Peggy Lee eta Danny Thomas The Jazz Singer filmean (1952)

1943an utzi zuen Goodmanen taldea. That Old Feeling, It's a God Day eta beste hainbat kanturekin arrakastari eutsi zion. 1950eko hamarkadan, lanpeturik ibili zen oso. 1955ean, jazz abeslari alkoholiko baten rola egin zuen Pete Kelly's Blues filmean, eta Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako izendatua izan zen.[4] Capitol etxearekin diskoak plazaratzen jarraitu zuen, eta 1958an grabaturiko Fever kantaren arrakastak iragarri zuen jazz musikatik popera ematear zen jauzia.[3]

Kantatzeaz gain, kantuak idazten eta moldatzen zituen. Duke Ellington, Johnny Mercer eta Quincy Jonesentzako kantak idatzi zituen. Johnny Guitar, Tom Thumb, About Mrs. Leslie eta Lady and the Tramp filmetako kantak ere berak sortuak dira. Peg musikal autobiografikoko kantak ere bereak dira, eta Disney etxearen hainbat filmetako kantak ere bai. 1990ean argitaratutako The Peggy Lee Songbook liburuan, berriz, John Chiodini gitarristarekin batera idatzitako lau kanta berri argitaratu zituzten.[3]

Bihotzekoak jota hil zen Bel Airen, Kalifornian, 2002ko urtarrilaren 21ean. 81 urte zituen.[2]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rendezvous with Peggy Lee (Capitol, 1948)
  • Benny Goodman and Peggy Lee (Columbia, 1949)
  • My Best to You: Peggy Lee Sings (Capitol, 1950)
  • Road to Bali: Selections from the Paramount Picture (Decca, 1952)
  • Selections from Irving Berlin's White Christmas (Decca, 1954)
  • Peggy: Songs in an Intimate Style (Decca, 1954)
  • Songs from Pete Kelly's Blues (Decca, 1955)
  • Songs from Walt Disney's Lady and the Tramp (Decca, 1955)
  • Black Coffee (Decca, 1956)
  • The Man I Love (Capitol, 1957)
  • Peggy Lee Sings with Benny Goodman (Harmony, 1957)
  • Dream Street (Decca, 1957)
  • Rendezvous with Peggy Lee (Capitol, 1957)
  • Jump for Joy (Capitol, 1958)
  • Things Are Swingin' (Capitol, 1958)
  • Miss Wonderful (Decca, 1958)
  • Sea Shells (Decca, 1958)
  • Beauty and the Beat! with George Shearing (Capitol, 1959)
  • I Like Men! (Capitol, 1959)
  • Christmas Carousel (Capitol, 1960)
  • Latin ala Lee! (Capitol, 1960)
  • Pretty Eyes (Capitol, 1960)
  • Basin Street East Proudly Presents Miss Peggy Lee (Capitol, 1961)
  • If You Go (Capitol, 1961)
  • Olé ala Lee (Capitol, 1960)
  • All Aglow Again! (1960)
  • Sugar 'n' Spice (Capitol, 1962)
  • Blues Cross Country (Capitol, 1962)
  • The Fabulous Peggy Lee (Decca, 1963)
  • Mink Jazz (Capitol, 1963)
  • The Fabulous Miss Lee (World Record Club, 1963)
  • I'm a Woman (Capitol, 1963)
  • Lover (Decca, 1963)
  • In the Name of Love]] (Capitol, 1964)
  • In Love Again! (Capitol, 1964)
  • Then Was Then – Now Is Now! (Capitol, 1965)
  • Pass Me By (Capitol, 1965)
  • Happy Holiday (Capitol, 1965)
  • Guitars a là Lee (Capitol, 1966)
  • Big $pender (Capitol, 1966)
  • So Blue (Vocalion, 1966)
  • Extra Special! (Capitol, 1967)
  • Somethin' Groovy! (Capitol, 1967)
  • 2 Shows Nightly (Capitol, 1968)
  • Is That All There Is? (Capitol, 1969)
  • A Natural Woman (Capitol, 1969)
  • Bridge Over Troubled Water (Capitol, 1970)
  • Make It With You (Capitol, 1970)
  • Crazy in the Heart (Vocalion, 1970)
  • Where Did They Go (Capitol, 1971)
  • Norma Deloris Egstrom from Jamestown, North Dakota (Capitol, 1972)
  • Peggy Lee (Everest Archive, 1974)
  • Let's Love (Atlantic, 1974)
  • Mirrors (A&M, 1975)
  • Peggy (Polydor, 1977)
  • Live in London (Polydor, 1977)
  • Walt Disney's Lady and the Tramp: All the Songs from the Film (Disneyland, 1979)
  • Close Enough for Love (DRG, 1979)
  • You Can Depend On Me: 14 Previously Unreleased Songs (Glendale, 1981)
  • The Music Makers Program 116 for Broadcast Week of 4/19/82 (Music Makers, 1982)
  • Easy Listening with Woody Herman, Dave Barbour (Artistic Art, 1984)
  • The Uncollected Peggy Lee (Hindsight, 1985)
  • If I Could Be with You (Sounds Rare 1986)
  • Miss Peggy Lee Sings the Blues (Musicmasters, 1988)
  • The Peggy Lee Songbook: There'll Be Another Spring (Musical Heritage Society, 1990)
  • Peggy Lee with the Dave Barbour Band (Laserlight, 1991)
  • Love Held Lightly: Rare Songs by Harold Arlen (Angel, 1993)
  • Moments Like This (Chesky, 1993)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. John, Fordham. Peggy Lee, obituary. The Guardian, 2002ko urtarrilak 23, theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2022-1-10).
  2. a b c Peggy Lee jazz kantari eta musikaria hil da, 81 urterekin, bihotzekoak jota. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko urtarrilak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-10).
  3. a b c d e Iban, Amagoia. Hotzaren beroa. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko urtarrilak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-10).
  4. Eric, González. Muere Peggy Lee, la estrella del jazz que cantó 'Fever' y 'Johnny Guitar'. El Pais, 2002ko urtarrilak 23, elpais.com (Noiz kontsultatua: 2022-1-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]