Torrada
| Torrada | |
|---|---|
| tostada | |
| Materialak | ogia arrautza esnea azukrea |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Torrada, ogi txigorra esnean[1] edo ogi galdua[2] (ingelesez: French toast; frantsesez: pain perdu; gaztelaniaz: torrija) munduan zehar famatua den gosaria eta Iberiar Penintsulan Inauterietan eta Garizuman jaten den azkenburukoa da.
Torrada normalean ogi eta arrautzez egindakoa da, baina askotan esnea ere du osagaia. Janari herrikoa denez, eta mundu zabalean hedatua dagoenez, errezeta asko daude: azukrea, fruituak, gurina edo beste osagaiak dituztenak.
Torrada edo ogi galdua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]6 pertsonentzat
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ogia: Bezperako ogi 1 xerratua.
- Esnea: 500 ml.
- Kanela zotza: 1/2.
- Arrautza: 6.
- Azukre: 100 g.
- Kanela hautsa: 25 g.
- Azukre zuria: 25 g.
- Ekilore olioa: Frijitzeko.
Prestaketa 1.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lehenik esnea kanelarekin su baxuan 10 minutuz egosi, epeltzen utzi. Iragazi.
- Pertz batean arrautzak azukrearekin irabiatu ondoren, esnearekin nahasi.
- Ogia prestatutako likidoan bi aldetatik ongi busti.
- Ekilore olioa duen zartagin batean su ertainean kolorea emanez frijitu.
- Frijitu bezain pronto paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta epeldu aurretik kanela hautsa eta azukrea nahasita botako diogu gainetik.
Prestaketa 2
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lehenik esnea kanelarekin eta azukrearekin su baxuan 10 minutuz egosi.
- Arrautzak irabiatu plater batean,
- Ontzi zabal batean ogi-xerrak jarri (elkarren gainean jarri gabe, baina elkar ukituz) eta bertara bota gozatutako esnea, ogi-xerrak estaliz. Ogi-xerrek esnea xurga dezatela eta beratu daitezela.
- Eginkizun zailena dator orain: esnetan ondo bustitako ogi-xerrak arrautza irabiatuan busti bi aldeetatik eta oliotan frijitu. Kontuz ibili ogi-xerrak mugitzean, bera-bera eginda badaude puskatu egin daitezke.
- Ekilore oliotan edota oliba oliotan frijitu daitezke, baina su ertainean egitea komeni da.
- Frijitu bezain pronto paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta epeldu aurretik kanela hautsa eta azukrea nahasita bota gainetik.
Aholkuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ogi mota desberdinekin egin daiteke, baita gurina dutenekin ere, betiere bezperatik lehortzen utzita.
- Oso garrantzitsua da ogia ongi bustitzea, askotan kanpotik bai baina barrutik lehorrak egoten dira.
- Frijitzeko garaian ere suaren tenperaturarekin jokatu behar da kolore polita har dezan.
- Olioa bi frijitu aldiko iragaztea ere komeni da.
- Banillarekin edo esneari beste lurrin bat emango dion espeziarekin ere egin dezakegu.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
French toast
-
Hong Kongen egindako torrada
-
New Orleansen egindako torrada
-
Torradak fruituekin.
-
Pain perdu
-
Arrautzarik gabeko torradak.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Torradak esnearekin, almibarrarekin edo ardoarekin egin daitezke.[3]
Esnearekin egiteko, lehenik eta behin, esnea azukrearekin eta kanelarekin berotu behar da burruntzali batean. Ondoren, ura irakin baino lehen, ogi xerren gainean bota behar da. Ordu erdiz egon behar dira ogi xerrak uretan, erretilu batean. Gero, arrautza-irinetatik pasatu behar dira eta olio berotan frijitu. Gorritzen direnean, xukatu egiten dira eta azpil batera pasatu behar dira, bertan azukrearekin eta kanelarekin hautseztatzeko. Bero jaten dira.[4]
Torradak prestatzeko beste modu bat, ogia gatz pixka bat duen urarekin bustitzea da eta ordu batzuk jalkitzen uztea. Ondoren, xerrak iturri batean, banan-banan, ardoarekin hanpatzen dira, ondo busti daitezen. Gero, arrautza irabiatu egiten da eta irineztatu egiten dira, alde bietatik, oliba-olioarekin zartagin batean frijitzeko. Jarraian, xukatu egiten dira eta platerean jartzen dira. Prestaketan ardoa erabiltzen denean, ardo zuria izan ohi da, moskatel ardo gozoa edo mahaspasa ardoa.
Ura, eztia, azukrea eta melaza zati berdinetan berotuz eta nahasketa ondo mugituz, homogeneoa izan dadin, almibar bat egin daiteke. Ongailu hori prest dagoenean, torradetara botatzen da.[5]
Torradak bero edo fresko jan daitezke. Egun pare batez baino ez dira kontserbatzen, esnea legamiatu egiten baita. Hala ere, ardo-torradak denbora gehiagoz egoten dira egoera onean. Aurreko eguneko ogiarekin edo horretarako prestatuta dagoen ore bereziarekin egin daitezke.[3][3]
Torradak esnearekin, almibarrarekin edo ardoarekin egin daitezke.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «pain | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (kontsulta data: 2024-01-20).
- ↑ «Sukaldaritza liburua/Errezetak/Torrija edo ogi galduak — Wikibooks» eu.wikibooks.org (kontsulta data: 2022-02-02).
- ↑ a b c d Díaz, Carolina. (1 de abril de 1994). Es muy difícil mejorar las torrijas. El País.
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
libro1izeneko erreferentziarako - ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
libro2izeneko erreferentziarako