Pello Apezetxea Zubiri
Pello Apezetxea Zubiri | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Goizueta, 1932ko ekainaren 2a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Etxalar, 2022ko martxoaren 17a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, etnografoa, etnologoa eta idazlea |
Lantokia(k) | Etxalar eta Etxarri Aranatz |
Kidetza | Euskaltzaindia Ttipi-Ttapa Herria 2000 Eliza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
![]() |
Pello Apezetxea Zubiri (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1932ko ekainaren 2a - Etxalar, Nafarroa Garaia, 2022ko martxoaren 17a) euskal apaiza, etnografoa, etnologoa, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina izan zen. Ttipi-Ttapa Fundazioaren lehendakaria izan zen, bai eta Herria 2000 Eliza erakundeko kide, eta Usoa nekazari kooperatibaren sorreran ere lan egin zuen. 1955tik 1965era Etxarri Aranazko apaiza eta Parrokiako koruko zuzendaria izan zen.[1]
Idazle oparoa da, euskal kultura eta etnografiari buruzko liburu ugari idatzi baitzituen. 2006ko azaroaren 26an ohorezko euskaltzain izendatu zuten.[2] Aspalditik Etxalarko Andre Maria elizako apaiza izan zen, 2015ean herri horretako apaiz izaten 50 urte bete zituen (1965etik), horregatik Etxalarko parrokiak omenalditxo bat egin zion, oroitzapen seinale gisara.[3]
2017an udalerri horretako disko-formako hilarriei buruzko Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak liburua argitaratu zuen.[4]
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenbait liburu idatzi zituen Etxalarri buruz:
- Etxalarko Usategiak artikulua, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra (1999)
- Bi erreka arteko Andre Maria Eliza (2006)
- Etxalarko etxeen izenak [Patxi Salaberrirekin elkarlanean] (2009)[5][6][7]
- Etxalarko historiaren zenbait jakingarri (2009). Lehenbiziko atala 800. urtetik 1600. urtera antolatuta dago. Mendez mendeko jakingarriak sartu ta daude: udal kontuak, elizakoak, gerra, kontrabandoa, usategiak, populazioa, argazki zaharrak… 300 orriko liburu mardula eta interesgarria da.[7]
- Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak (2017).[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Etxarri Aranazko apaiza izandako Pello Apezetxea hil da - Hiriberri arakil» Guaixe.eus (kontsulta data: 2022-03-21).
- ↑ Euskaltzaindia. (2004). «Apezetxea Zubiri, Pello» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-08-17).
- ↑ Pello Apezetxea omendu dute Etxalarren 50 urte bete dituelako herrian apez. 2015eko irailaren 16a. Erran.eus
- ↑ «"Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak" liburuari buruz, Pello Apezetxea Zubiri Etxalarko apaiza eta idazlearekin. - Bortziriak» Erran.eus (kontsulta data: 2024-08-17).
- ↑ Apezetxea Zubiri, Pello; Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2009). Etxalarko etxeen izenak. Etxalarko Udala ISBN 978-84-613-5230-2. (kontsulta data: 2024-08-17).
- ↑ Salaberri, Patxi Xabier. Etxalarko etxeen izenak.pdf. (kontsulta data: 2024-08-17).
- ↑ a b Ttipi ttapa. «Etxalarko etxeen izenak eta historiako zenbait jakingarri azaltzen dituzten bi liburu idatzi ditu Pello Apezetxeak - Mendialdea» Erran.eus (kontsulta data: 2024-08-17).
- ↑ Xorroxin Irratia. (2017-01-20). «"Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak" liburuari buruz, Pello Apezetxea Zubiri Etxalarko apaiza eta idazlearekin. - Bortziriak» Erran.eus (kontsulta data: 2024-08-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ONDARE KULTURALA - Pello Apezetxea Zubiri Etxalar herriko webgune ofizialean, biografia eta hainbat argazkirekin.
- Pello Apezetxearen fitxa irakurgai. Euskaltzaindia.eus
- Pello Apezetxea apezari elkarrizketa. 2017ko urtarrilaren 24a. Noticias de Gipuzkoa (Gaztelaniaz)