Peter Weiss

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peter Weiss
Peter Weiss 1982.jpg
Bizitza
Jaiotza Nowawes1916ko azaroaren 8
Herrialdea  Alemania
 Suedia
Heriotza Stockholm1982ko maiatzaren 10 (65 urte)
Hobiratze lekua Norra Begravningsplatsen
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Familia
Ezkontidea(k) Helga Henschen
Gunilla Palmstierna-Weiss
Carlota Dethore
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa University of Westminster
Academy of Fine Arts, Prague
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea antzerkigilea, idazlea, margolaria, errealizadorea eta zinema zuzendaria
Lan nabarmenak The Aesthetics of Resistance
Jasotako sariak
IMDb nm0919140

Peter Weiss (Nowawes, Alemania, 1916ko azaroaren 8a - Stockholm, Suedia, 1982ko maiatzaren 10a) alemanezko eta suedierazko idazlea izan zen, sortzez alemaniarra, gero suediar herritartasuna hartu zuena. Literaturaz gainera, margolaritza eta zinema ere landu zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judu jatorriko merkatari baten semea zen. Aurrena Britainia Handira erbesteratu zen; handik Txekoslovakiara joan zen bizitzera, eta gero Suediara. Pragako margolaritza-akademian egin zituen ikasketak. Suediara joanik, suedieraz idazten hasi zen. Gerra ondoren, margolaritza utzi eta alemanez idazten hasi zen atzera. 1960. urte inguruan, antzerki-lanak idazten hasi zen. 1964an Marat-Sade antzerki lan ospetsua argitaratu zuen. B. Brechten eragin handia izan zuen eta hark bezala idazleak konpromiso politikoa hartu behar duela uste zuen.

Haren obra aipagarri batzuk: eleberriak, Der Schatten des Körpers des Kutschers (1954, Orgazalearen gorputzaren itzala), Abschied von den Eltern (1961, Agur gurasoei) eta Fluchtpunkt (1962, Ihesa) eleberriak; Marat-Sade (1964), Die Ermittlung (1965, Bilaketa) eta Der Gesang von lusitanischen Popanz (1967, Lusitaniako panparroiaren kantua) antzerkiak; Diskurs über die Vogeschichte und den Verlauf des lang andauernden Befreiungskrieges in Vietnam (1968, Vietnamgo askapen gerra amaigabearen hasiera eta garapenari buruzko hitzaldia) eta Trotzki im Exil (1971, Trotski erbestean) saiakerak, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Weiss Aldatu lotura Wikidatan