Philanthropin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann Bernhard Basedow, Daniel Chodowieckik eginiko kobrezko grabatuan

Philanthropin edo Philanthropinum filantropismoaren printzipioen arabera irakasten zuen eskolen izena izan zen. Bertan, filantropian, arrazoiean, berdintasunean, naturaltasunean eta zoriontasunean oinarritutako pedagogia bultzatzen zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filantropiaren idealetan oinarritutako lehen hezkuntza eta prestakuntza institutua 1774ean Dessaun sortu zen, Johann Bernhard Basedow (1724-1790) teologo, pedagogo erreformista eta filantropoaren eskutik. "Philanthropinum Dessau" izenekoa beste antzeko ikastetxe askoren eredua izan zen, baita 1793an itxi ostean ere.

Philanthropin motako ikastetxerik handiena Frankfurtekoa izan zen, une batzuetan 1000 ikasle baino gehiago izatera iritsi zena. Komunitate juduarena izanik, 1942an naziek itxi zuten eta 1949an berrireki zen; gaur egunean ere martxan dago.

Filantropismoaren printzipioetan oinarritutako eskola esanguratsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolako eszena Philanthropin Reichenau ikastetxean; eskuinean "Monsieur Chabod" irakaslea, gerora Luis Filipe Frantziako azken erregea izango zena.
Sorrera Izena Kokapena Zuzendari sortzailea Amaiera Oharrak
1773 Colmarreko Eskola Militarra Colmar, Alsazia, Frantzia Gottlieb Konrad Pfeffel
(1736-1809)
1792 Eskola militar hau urtebete geroago sortutako Philanthropinum Dessau eskolaren ereduan oinarritzen zen. "Philantrophinum Colmar" izenez ere ezagutu zen. [1]
1774 Philanthropinum Dessau Dessau , Saxonia-Anhalt Johann Bernhard Basedow
(1724-1790)
1793 Dessaukoa antzeko ikastetxe askoren "ama institutua" bihurtu zen. Gaur egun "Gymnasium Philanthropinum" deritzo eta bere leloa "Giza adiskidetasunaren eskola" da .
1775 Marschlins Gazteluko Philanthropinum Landquart udalerria,Graubünden kantonamendua, Suitza Karl Friedrich Bahrdt
(1740-1792)
1777 Philanthropinum hau Johann Peter Nesemann- ek Haldenstein-en zuzendutako mintegitik sortu zen, baina 1777an porrot egin zuen, finantzatu ezinik.
1777 Philanthropin Heidesheim Colgenstein-Heidesheim, Renania-Palatinatua
Karl Friedrich Bahrdt 1779 Ikastetxea Worms elizbarrutiko apezpiku laguntzaile Franz Xaver Anton von Scheben-en salaketa baten ondorioz itxi zen, zuzendaria heresiarengatik kondenatu ostean.[2]
1780 Philanthropin Frankenthal Frankenthal (Palatinatua), Renania-Palatinatua Louise L'Écuyer
(† 1781)
Nesken eskola.
Gaur egun Frankenthal-en ari den "Karolinen-Gymnasium" Philanthropin honen oinordekotzat aurkezten da.
1784 Philanthropin Schnepfenthal Schnepfenthal, Turingia Christian Gotthilf Salzmann
(1744-1811)
Gaurko "Schnepfenthaleko Salzmann Ikastetxea" Alemaniako azken Philanthropin gisa aurkezten da.[3]
1792 Philanthropin Reichenau Reichenau, Tamins udalerria,
Graubünden kantonamendua, Suitza
Johann Peter Nesemann
(1724-1802)
1798 1796tik aurrera Johann Peter Nesemann-ek institutua zuzendu zuen Heinrich Zschokke-rekin batera (1771-1848).
1793ko azarotik 1794ko ekainera arte, geroago Luis Filipe Frantziako azken erregea izango zenak "Monsieur Chabod" ezizenarekin bertan hezitzaile bezala lan egin zuen.
1804 Philanthropin Frankfurt am Main Frankfurt am Main, Hesse Michael Hess
(1782-1860)
Orain "I. E. Lichtigfeld Philanthropin Eskola“ izena du.
1804 Philanthropin Vechelde Vechelde, Behe Saxonia Johann Peter Hundiker (1751-1836) 1819 Braunschweig-eko Dukerriaren gobernuak Vechelde gazteluaren eraikina berreskuratu zuenean itxi zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Schweizerischer Lehrerverein (Hrsg.): Schweizerische Pädagogische Zeitschrift. Band 23, Zürich 1913, S. 290.
  2. Gerhard Krause, Gerhard Müller: Theologische Realenzyklopädie. Band 5, Walter de Gruyter, Berlin 1980, S. 132, ISBN 3-11-007739-6
  3. «Die Salzmannschule in Schnepfenthal» web.archive.org 2011-03-09 (Noiz kontsultatua: 2021-06-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]