Philippe Coutinho

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Philippe Coutinho
20180610 FIFA Friendly Match Austria vs. Brazil Philippe Coutinho 850 1692.jpg
Bizitza
Izen osoa Philippe Coutinho Correia
Jaiotza Rio de Janeiro1992ko ekainaren  12a (27 urte)
Herrialdea  Brasil
 Portugal
 Espainia
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Internazionale Football Club2008-2013283
Flag of None.svg 17 urte azpiko Brasilgo futbol selekzioa2009-200953
Flag of None.svg Club de Regatas Vasco da Gama2009-2010191
Flag of None.svg Brasilgo futbol selekzio nazionala2010-318
Flag of None.svg 20 urte azpiko Brasilgo futbol selekzioa2011-201273
Flag of None.svg RCD Espanyol2012-2012165
Flag of None.svg Liverpool Football Club2013-01-30-2018-01-0615241
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba2018-01-07-10
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
wingerra Itzuli
Kirol zenbakia 7
Pisua 68 kilogramo
Altuera 172 zentimetro

Philippe Coutinho Correia (Rio de Janeiro, 1992ko ekainaren 12a) brasildar futbolaria da. Erdilari bezala jokatzen du Barcelona F.C. taldean, Espainiako Lehenengo Mailan.

Jokalari kariokak txikia zenean C.R Vasco de Gamako klubaren kategoria baxuenetan jokatu zuen. Coutinhok azkar frogatu zuen zerbait berezia zuela futbolean jokatzeko momentuan. Honen ondorioz, 2008an FC Internazionale Milano klubarekin sinatu zuen kontratua baina 2010. urtera arte geratu zen Brasilen. Italiara heltzerakoan eta Brasilen edukitako arrakasta ikusita, taldearen jokalari erreferente bezala hartu zuten. Denbora bat pasata eta Europako futbolera egokitu zenean, Liverpool Football klubarekin sinatu zuen eta bere jokalari frankizia bihurtu zen, jokalaririk garestiena, klausula oso handi batekin.

Jokoaren ikusmen zabala, paseak eta driblina ziren bere ezaugarririk handienak eta hauengatik “magu txikia” ezizenaz ezaguna egin zen. Gainera, 2015ean, ingeles txapelketan urtero hautatzen den 11 jokalari hoberenen artean sartu zen.

2010ean debutatu zuen Brasilgo selekzioarekin, 18 urte zituela eta Amerikako Kopan 2015 eta Amerikako ehungarren urteko Kopan parte hartu du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo denboraldiak futbol europarrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko udan FC Internazionale Milano taldera heldu zen eta etorkizun oparoa ikusten zioten klubaren barruan. Urte bereko uztaileko 31n debutatu zuen Baltimorren, Amerikako Estatu Batuetan, Manchester City-ren kontra denboraldi aurreko partida batean. Bestalde, bere lehenengo partida ofiziala abuztuaren 26an izan zen, Europar Super-Koparen finalean, Atlético de Madrilen kontra, hain zuzen ere. Partida hori eta gero, entrenatzailearen konfiantza irabazi zuen eta aurrerantzean, titular moduan jokatu zituen partida guztiak. Bere lehenengo gola taldearekin 2011ko maiatzaren 8an izan zen Fiorentinaren kontra. Geroago, Coutinho UEFA Champions League-eko partida gehienak jokatu zituen, Tottenham Hotspur, Werder Bremen eta Twenteren kontra.

2012ko urtarrilean, neguko merkatuan Real Club Deportivo Español klubera utzi zuten (taldeko entrenatzailearen, Mauricio Pochettinoren, eskaera izan zena) eta denboraldi erdia jokatu zuen. Urte horretan, Español taldea Liga BBVAko erdiko postuetan geratzea lortu zuen.

Klub italiarrera bueltatu zenean, denboraldia hasi baino lehen heldu zen eta horren ondorioz, protagonismo gehiago lortu zuen 2012-2013 denboraldian. Lehenengo partidu ofizialean HNK Hajduk Splitiren kontrako partiduan amaitzeko hirugarren gola sartu zuen (3-0).

Liverpool F.C.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko urtarrilean, Inter de Milanen minutuak eskuratzeko arazoak eduki ostean, Liverpool F.C 10 milioi libera ordaindu zituen jokalariaren zerbitzuen truke. Urtarrilaren 30 izan zen aurkeztuta bizkarrean “10” zenbakia edukita. 2013ko azaroaren 23an bere lehenengo gola sartu zuen Evertonen kontra. 24 urterekin, Premier Leagueko jokalari preziatuen zerrendan sartu zen eta Liverpool taldearen liderra bihurtu zen.

2012-2013 denboraldian izan zen bere debuta Anfield estadioan West Bromwich Albion taldearen kontra 2013ko otsailaren 11an. Partidua 2-0 geratu zen eta porrota Coutinho-ren taldea eraman zuen. Aste bat pasa baino lehen, otsailaren 17an, bere lehenengo partidu osoa jokatu ostean, 5-0 irabazi zuten Swansea City-ren kontra, bere lehenengo gola sartu zuen. Martxoaren 2an, Wigan Athletic-ren kontrako gol festan hartu zuen parte (4-0). Bere bigarren gola Southamptonen kontran izandako porrotan sartu zuen. Martxoaren 31, ASton Villaren kontrako partiduan Liverpoolen lehenengo gola sartu zuen eta 2-1 irabazi zuten. Apirilaren 27, jokalari hoberenaren saria irabazi zuen Newcastle United-en kontrako partiduan. Partidu hau 6-0 irabazi zuten eta Couthino bi gol pase eman eta gol bat sartu zuen.

Coutinho urte horretako martxoaren jokalaririk hoberena izendatu zuten. Queens park RAngers-en kontra gol bat sartu zuen eta maiatzaren 12an, bi gol pase eman zizkion Daniel Sturridgeri Fulham taldearen kontrako partiduan. 2013ko irailaren 16 Swansea Cityren kontrako partiduan sorbaldatik lesionatu zen eta azaroaren 9 taldera bueltatu zen.

2015eko otsailaren 3an, jokalariak epe luzerako kontratua sinatu zuen klubarekin, 2020. urtera arte. Otsailaren 3an, kontratua sinatu eta egun bat geroago, Coutinho FA Cup-eko partiduan Bolton Wanderers-en kontrako partiduan irabazteko behar izan zuten gola sartu zuen. Otsailaren “Jokalari hoberena”aren saria irabazi zuen Premier Leaguean, jarraitzaileak bera boskatu eta gero.

Bartzelona Futbol Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko urtarrilaren 6an ofizialki argitaratu zen Futbol Club Barcelonako jokalaria zela jada, 6 denboraldietarako kontratu sinatu ostean. Bere lehenengo partidua Errege Koparen final laurdenetan izan zen, urtarrilaren 25an Real Club Deportivo Españolen kontra. 68 minutuan Andres Iniestiaren ordez atera zen. Bere lehenengo partidua Ligan Deportivo Alavesen kontra izan zen urtarrilaren 28an eta bere lehengo gola Valencia Club de Fútbol-aen kontran izandako otsailaren 8an Errege Kopako partiduan. Bere lehengo titulua Barçarekin Errege Kopa izan zen, non titularra izan zen Sevillaren kontra jokatutako partiduan. Finala 5-0 irabazi zuten eta bosgarren gola sartu zuen.