Filipe VI.a Frantziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Filipe VI.a Frantziakoa
Robert-Fleury - Philip VI of France.jpg
Frantziako erregea

1328-04-01 - 1350-08-22
Karlos I.a Nafarroakoa - Joanes II.a Frantziakoa
Bizitza
Jaiotza Fontainebleau1293ko azaroaren  17a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Reims1350eko abuztuaren  22a (56 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Heriotza modua : izurri bubonikoa
Familia
Aita Charles of Valois
Ama Margaret, Countess of Anjou
Ezkontidea(k) Joan the Lame Itzuli  (uztaila 1313 -  1349-12-12)
Blanka Nafarroakoa  (1350-01-19 -  1350-08-22)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Valois leinua
Jarduerak
Jarduerak subiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
IMDb ch0137126

Filipe VI.a Valoiskoa (frantsesez: Philippe VI de Valois; 1293 - Nogent-le-Roi, 1350eko abuztuaren 22a), ezizenez Zorionekoa (frantsesez: le Fortuné) deitua, 1328-1350 bitartean Frantziako erregea izan zen, Valois dinastiako lehena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapeto leinukoa zen, Karlos Valoiskoaren semea, Filipe IV.a Frantziakoaren iloba eta Karlos IV.a Frantziakoaren lehengusu propioa. 1313an Joana Burgundiakoarekin ezkondu zen. 1328an, Karlos IV.a oinordekorik gabe hiltzean, erresumako baroiek, Filipe Evreuxkoa eta, batez ere, Eduardo III.a Ingalaterrakoa baztertuz, errege hautatu zuten. Horrela Valois leinuko lehendabiziko errege bihurtu zen. Filipe Evreuxkoaren emazte zen Joanari Nafarroako Erresumaren jabetza onartu zion.

Eduardo III.a Ingalaterrakoak omena eskaini zion Gaskoniako eta Guienako bere lurrengatik, baina Filipek Guienan egin zituen lapurretengatik eta bere etsai eskoziarrei eskaintzen zien laguntzagatik minduta, Frantziako erregetza beretzat eskatu zuen Eduardok. Horrela hasi zen Ehun Urteko Gerra. Eduardo III.ak, Luis IV.a Bavariakoarekin eta bereziki Flandesekin bat eginik, Ecluseko garaipena lortu zuen 1340an, eta Frantzian sartu zen. 1346an, Crécyn garaitu zutelarik, Filipe VI.ak gerra etena egin zuen Calais hartu ondoren (1347). Gerraz gainera, gosete handiak, ekonomia krisi larriak eta batez ere izurri beltzak (1348) jo zuten Frantzia haren garaian.

Ezkontzak eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1313an Joana Hankamotzarekin ezkondu zen. Hau izan zen, historialari askoren ustez, benetako agintaria. Zazpi seme-alaba izan zituen:

  • Joanes (1319–1364)
  • Maria (1326–1333)
  • Luis (1328–1328)
  • Luis (1330–1330)
  • Joana (1333–1333)
  • Filipe (1336–1375), Orléansko dukea
  • Joana (1337–1337)

1350ean Zuria Nafarroakoarekin ezkondu eta alaba bakarra izan zuten: Joana (1351–1371), Joanes I.a Aragoikoarekin ezkontzeko bidaian hil zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe VI.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Karlos IV.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1328-1350
Ondorengoa
Joanes II.a Frantziakoa