Pilar Ganuza
Pilar Ganuza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1948ko urriaren 11 (74 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea |
Pilar Ganuza Goñi (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1948ko urriaren 11) alpinista da, zortzimilako batera igo zen lehendabiziko nafar emakumea. Izan ere, Cho Oyu (Himalaia, 8.201 m) tontorrera igo zen 1992an. Donibane mendi-taldeko kidea da, eta senarra eta mendilaguna du Gregorio Áriz.
Dhaulagiriko espedizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dhaulagiri (Himalaia, 8.167 m) izan zen lehenengo zortzimilakoa euskal herritar alpinistentzat. 1979an izan zen eta espedizioan, Pili Ganuzarekin eta Gregorio Arizekin batera, Xabier Garaioa, Trini Cornellana, Javier Garreta, Mari Abrego, Pitxi Eguillor, Iñaki Aldaia, Agustin Setuain, Angel Irigoien, Jose Ignacio Ariz, Angel Martinez, Gerardo Plaza eta Javier Sorozabal nafarrak eta Jordi Pons, Ramon Bramona, Joan Massons eta Jordi Colomer katalanak joan ziren.
Tontorrera, azkenik, Gerardo Plaza, Xabier Garaioa, Iñaki Aldaia, Jordi Pons eta Ang Rita xerpa iritsi ziren maiatzaren 12an.
Cho Oyuko konkista[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiru urte geroago, Gregorio Ariz, Pili Ganuza, Joxe Artetxe, Joxe Manuel Goñi, Alfonso Ballano, Javier Bermejo, Juan Beroiz eta Agustin Pagola abiatu ziren Cho Oyura igotzeko asmoz. Orduko horretan helburua lortu zuen Pilik, Joxe Artetxerekin batera. 1992ko irailaren 20an izan zen, eta 3 egun lehenago beste euskal herritar batzuek ere tontorreraino iristea erdietsi zuten: Amaia Aranzabalek eta Josu Bereziartuak alegia.[1]
Tontorrez tontor[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europatik kanpo, Cho Oyuz gain, Muztag Ata (Txina, 7.509 m), Mc Kinley (Alaska, 6.190 m), Aconcagua (Argentina, 6.961 m), Kilimanjaro (Tanzania, 5.895 m) eta Tubkal (Maroko, 4.165 m) besteak beste, eta geure kontinentean Cervino (Alpeak, 4.478 m), Mont Blanc (Alpeak, 4.809 m) eta Kluchevskoy (Siberia, 4.750m) izan dira igotako tontorretako batzuk.[2]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ "Los montañeros Amaia Aranzabal, Josu Bereziatua y sus hijos caminan hacia el campo base del Everest" (El blog de Roge Blasco).
- ↑ Noticias, Diario de. «Las otras cordadas» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).