Amaia Aranzabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Amaia Aranzabal
Bizitza
Jaiotza ?, XX. mendea
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k) Josu Bereziartua
Jarduerak
Jarduerak mendigoizalea

Amaia Aranzabal (Bergara, Gipuzkoa) euskaldun mendizalea da. Historiako lehenengo euskal emakumea izan zen zortzimilako batera igotzen. Izan ere, Cho Oyura (8.201 m) iritsi zen 1992ko irailaren 16an Josu Bereziartua azpeitiar mendizalearekin batera. Egun gutxi batzuk geroago, Pilar Ganuza tontor bera zapaldu zuen, zortzimilako bat lortzen lehendabiziko emakume nafar bihurtu zena. Halaber, Amaiak parte hartu zuen, urte hartan bertan, Everestera joan zen espedizioan.

Ibilbideari herriko "Pol-pol" mendi-taldearekin ekin zion, gerora "Lagun onak" azpeitiar taldean sartu zelarik. Pirinio eta Alpeetan ibili eta gero, hainbaten moduan Himalaian segitu zuen ibilbidea.

Josu Bereziartuarekin ezkondua dago eta 2 seme-alaba dituzte, Ainhoa eta Aintzel.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]