Mendia Denali parke naturalean dago: Alaskako mendikatearen parte da, non beste mendi famatu batzuk ere dauden, hala nola Foraker, Huntington eta Hunter. Zirkulu polar artikotik soilik 3º-ra dagoenez, munduan dauden 6.000 metrotik gorako mendi guztietatik iparraldekoena da; gainerako guztiak, 43º Ipar latitudearen eta 32º Hego latitudearen artean daude.