Pina (filma)
Pina (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | Pina |
Jatorrizko hizkuntza | alemana gaztelania frantsesa ingelesa portugesa italiera Kroaziera errusiera koreera |
Jatorrizko herrialdea | Alemania eta Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma, film dokumentala eta dance film (en) |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Wim Wenders |
Gidoigilea(k) | Wim Wenders |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Wim Wenders Gian-Piero Ringel (en) |
Ekoizle eragilea | Jeremy Thomas |
Edizioa | Toni Froschhammer (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Thomas Hanreich (en) |
Argazki-zuzendaria | Hélène Louvart (en) |
Argumentu nagusia | Pina Bauscha |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
pina-film.de | |
Pina Wim Wenders alemaniarrak Pina Bausch dantza modernoko koreografoari buruz 3D-n zuzenduriko film dokumentala da. Berlingo 61. Film Jaialdi Internazionalean izan zen lehen aldiz aurkeztua, lehiaketatik kanpo baina.
Dokumentalaren prestaketa prozesuan Pina Bausch ezustean hil zen. Wendersek filmaren ekoizpena gelditu zuen orduan baina gainerako dantzariek eta Tanztheater (dantza areto alemanez) Wuppertalek aurrera egin zezan konbentzitu zuten. Dantzari hauek Pinari buruz hizketan eta bere lanik esanguratsuenetako batzuk taularatzen aurkeztuak dira, bai Tanztheater Wuppertal barnean eta baita Wuppertal hiriko gune desberdinetan ere.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak Pina Bauschek Tanztheaterren sorturiko dantzarik esanguratsuenetako batzuen zatiak ditu ikusgai. Lau pieza desberdinetako aterakinak dira: Le sacre du printemps (Udaberriko erritua), Cafè Müller, Kontakhof eta Vollmond. Hauek, Wuppertal inguruan (Alemania) grabatuak dauden dantzarien elkarrizketa eta dantza koreografia gehiagorekin osatzen dira. Hiri berean airetik garraiatzen den trena ere ikusgai da filmean zehar eta zenbait dantza sekuentzi bagoien barnean gertatzen dira.
Hasteko, Le sacre du printemps, (1975). Tanztheater Wuppertaleko dantzariak, gizon eta emakumeen artean banatuta, taula gainean mugitzen dira simaurrez estaliak.
Hurrengo atala Café Müllerri (1978) dagokiona da, Pinak haurra zenean bisitatzen zuen kafetegi bat irudikatzen duena. Zuriz jantzitako emakume txiki bat zenbait mahai eta aulkiz soilik osaturiko kafetegian sartzen da. Jarraian beste bi emakume azaltzen dira, hauetarik bat nabarmenki itsua delarik. Mahai eta aulkiak tartean direlarik aurrera egiteko dudatan daude. Bi gizon kafetegira sartu eta oztopoak erdibidetik kentzen dituzte. Halako batean andere itsua eta gizonetako bat aurrez aurre geratzen dira. Bigarren emakumeak bere besoak beste gizonaren inguruan luzatzen ditu baina irrist egiten diete. Zati hau etengabe errepikatzen dela dirudi.
Honi Kontakthof-ek (kontaktua) jarraitzen dio. Hau adin desberdinetako dantzariek mugitua da Wendersen kameren aurrean, nerabeak, adin ertaineko dantzariak eta 65 urtetik goragokoak. Guztiak Bauschek berak banaka koreografiatuak: Kontakthof (1978), Kontakthof - Mit Damen und Herren ab 65 (2000) 65 urtetik goragoko dantzariekin eta Kontakthof - Mit Teena gern ab 14 (2008) 14 urtetik goragoko dantzariekin. Filmean aurkezpen guzti hauek bakar batean editatuak dira, bataren eta bestearen artean moztuz, dantzari bakoitzaren ezaugarri ezberdinak nabarmentzearren.
Azken piezan, Vollmond (2006) (Ilargi betea), agertokia urak hartua dago. Taula harkaitz izugarri bat eta hainbat aulkiz osatua dago. Filmaren bukaeran dantzariek ikuslegoarekin aurrez aurre ipintzen dira gibelean ikatz meategi batetik amaiera ireki batera daraman zonalde bat dutela.
Harrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kritikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kritikak orokorrean positiboak izan dira. Rotten Tomatoesen (tomate ustelduak) %94ko puntuaketa lortu du, (82 osasuntsu eta 5 usteldu. Kritikak orokorrean, "bizitza gorputzaren bitartez adierazten dutenei dotoreki filmaturiko film" bezala deskribatu zuten, non irudiek zentzumenak sakonki astintzeaz gain egoera mental anitzak ere sor ditzakeenak.
Goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pina 84. Oscarretan, Atzerritar Hizkuntzako Filmerik Onenaren alemaniarren hautatua izan zen eta baita Dokumentalik Onenerako hautatua ere. 2011ko Azaroak 18an, filmea Dokumentalik Onenerako sarian lehen 15en artean sartu zen. 2012ko Urtarrilaren 18an Atzerritar Hizkuntzako Filmerik Onenerako lehen 9en artean. 2012ko Urtarrilaren 24an, Dokumentalik Onenerako behin betiko hautatua izan zen baina ez zuen gauza bera lortu Atzerritar Hizkuntzako Filmerik Onenaren alorrean. Filmak Oscarra bi esparruetan lortu izan balu, hori lortzen historiako lehen filma zatekeen.
Marketin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trailerrak Jun Miyakeren Lillies in the Valley abestia du entzungai.