Kalisto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kalisto
Callisto.jpg
Aurkikuntza
Aurkitzailea Galileo Galilei
Simon Marius[1]
Data 1610eko urtarrilaren 7an
Ezaugarri orbitala
Zeren satelite Jupiter
Eszentrikotasuna 0,0074
Orbita-periodoa 16,6890184 egun
Inklinazioa 0,192°
Ezaugarri fisikoak
Masa 1,075938×1023 ± 0,000137×1023
Grabitatea azalean 1,235 m/s2
Albedoa 0,22
Tenperatura 134 ± 11

Kalisto Jupiter planetaren sateliteetako bat da, Galileo Galileik[1] 1610. urtean aurkitu zuena. Eguzki sistemaren hirugarren ilargirik handiena da, eta Jupiterren bigarren Ganimederen atzetik.

Kalisto arrokaz eta izotzez osatua dago, gutxi gorabehera proportzio berdinean. 1.830 kg/m3-ko bataz besteko dentsitatea du. Ilargiaren azalari egindako sinadura espektralak izotzaren, karbono dioxidoaren, silikatoen eta konposatu organikoen existentzia antzeman zuen. Galileo zundak Kalistoren nukleoa batez ere silikatoz osaturik dagoela argitu zuen.

Satelite galilearren artean Jupiterrengandik urrutien dagoena da, berarengandik 1.880.000 km-ra kokatua. Beti aurpegi bera erakusten dio Jupiterri, Ilargiak Lurrari bezala. Merkurioren diametro ia berdina du, baina haren masaren herena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalisto Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b Galileo Galilei; Sidereus Nuncius (1610eko martxoak 13)