Pirinioetako Tourra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Pirinioetako Tourra (ofizialki Tour des Pyrénées-Vuelta a los Pirineos) frantziar-espainiar txirrindularitza proba bat da (Frantzian erregistratua), Frantziako Midi-Pyrénées eskualdean eta Espainiako Aragoi erkidegoan ospatzen dena abuztuan.

Bere ibilbidea erabat menditsua da, Pirinioetako bere igaroeran Frantziako Tourreko mendate ezagunetako asko igaroz.

Frantziar-espainiar proba bat den arren, proba honetan parte hartzen duten espainiar taldeak oso gutxi dira, urte garai berean Burgosko Itzulia eta Leongo Itzulia ospatzen baitira.

Tour des Pyrénées Organisation eta Club Ciclista Ebro dira antolatzaileak. 2011n proba desagertu zen eta bigarrenek amateur mailako beste lasterketa bat antolatu zuten ezaugarri berberekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako Itzulia edo Pirinioetako Tourra izeneko probak 1955etik existitu ziren, hau 1995ean sortua izan zen arren, nagusiki Bigorreko Tourra eta Aragoi-Biarnoren bateraketaren ondoren.

Hau, amateur mailako edizioak profesional mailakoekin tartekatuz joan zen, 2006an UCI Europe Tourreko Zirkuitu Profesionalaren zati bihurtu zen arte, 2.2 mailan (profesionalismoaren azken maila), eta, beraz, txirrindulari profesionalek (UCI ProTourrekoek izan ezik) amateurrekin batera parte har zezaketen. 2011n, frantziar aldeak ezin izan zituen behar ziren babes guztiak batu, eta espainiarra arduratu zen probaz, modu murritzagoan eta lasterketa amateur mailakoa zelarik, Aragoi-Biarno izena berreskuratuz.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]