Pirkko Viljanen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pirkko Viljanen

Bizitza
JaiotzaHelsinki1930eko abenduaren 13a (93 urte)
Herrialdea Finlandia
 Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Ramon Zulaika
Hezkuntza
HeziketaHelsinkiko Unibertsitatea : hizkuntza bizi
Hizkuntzakfinlandiera
euskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, ekintzaile soziala eta Boluntariotza

Pirkko Viljanen (Helsinki, Finlandia, 1930ko abenduaren 13a) Aktibista boluntarioa izandakoa Finlandian nahiz Amerika Erdialdeko hainbat herrialdetan. Ogibidez, ingeleseko irakaslea. 1975.urtetik Oiartzunen bizi da. Ramon Zulaika idazle donostiarrarekin ezkondu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirkko, Tapanila herrian (Helsinkitik 12 km.ra zegoen herrian) bizitu zen, Bigarren Mundu Gerra arte. Helsinkin jaio bazen, halabeharrez izan zen, garai haietan bertara joan behar izaten zelako erditzera. Katri eta Arvo izan ziren ama-aitak. Anaia bat izan zuen: Pentti.[1]

Bederatzi urte zituela Neguko gerra hasi zen 1939. utean. Hiru hilabete eta erdi iraun zuen. Tarte horretan ezin izan zuten eskolara joan. Bonbardeketen ondorioz etxerik gabe geratu ziren eta Helsinkira egin zuten salto.

Aita gerran zebilen eta ama bi seme alabekin bakarrik. Bonbardaketak eta babeslekuak ditu gogoan bereziki eta hotza. Zero azpitik 40 gradutan zeuden eta etxea berotzeko bitarteko eskasak.   Haurtzaroa eta gaztaroa gerra garaietan pasa zuen.[1]

Eskola garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tapanilan hasi zen eskolan 6 urte zituela eta bertan jarraitu zuen, hirugarren ikasturtean zegoela, gerra hasi zen arte. Bere lehenengo irakaslea Selma Johansson izan zen, irakasle ona eta horrelaxe, irakasle deitu behar izaten zioten gela barruan. 30 ikasle inguruko gela zen, denak adin berekoak.

Helsinkiko eskolan jarraitu zuen 15 ute bete zituen arte.[1]

Goi Mailako Batxilergoa amaitu zuen eta Hizkuntza Modernoak ikasi zituen Helsinkiko Unibertsitatean 1954tik 1956ra, ingelesean eta gaztelanian espezializatuz. Gero Haur Psikologia ikasketak egin zituen Goi Mailako Herri Eskolan. Ikasketekin jarraitzen zuen bitartean bulego batean hasi zen lanean.[2]

Formazioa eta boluntario lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiartzungo bibliotekan Ramon Zulaika senarraren oroigarri- plakaren ondoan.

Finlandiako Gazteen Nazioarteko Erakundearen (KVK) idazkari nagusia izan zen hainbat urtez. 1957. urtean, giza harremanei buruzko ikastaro bat egin zuen Estatu Batuetan. 1957tik 1959ra American Friend Service Commitee erakundeak kontratatu zuen gutxi garatutako herrialdeen Hezkuntza Planaren irakasle izateko. Epe horretan Erdialdeko Amerikako Landa-eskoletan egin zuen lana. Batik bat, El Salvadorren egon zen, baina Nikaragua, Honduras, Guatemala eta Mexiko ezagutu zituen. Soziologiako ikastaro bat egin zuen Columbiako Unibertsitatean.

25 urterekin bueltatu zen Finlandiara Ameriketako zenbait lurraldeetan zituen familiakoakin bizitu ondoren. Aurrerantzean ere boluntario lanetan jarraitu zuen, baina ardurarik gabe.[1]

Lanbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetara itzulita, gaztelaniazko testuen zuzentzaile izateko kontratatu zuten Columbiako Unibertsitateko Ekonomia sailean. 1960an Helsinkiko Berlitz Hizkuntza Eskolan hasi zen lanean, gaztelaniazko irakasle gisa. Gaztelanirekin batera, ongi menderatzen zituen ingelesa eta finlandiarra eta besteak beste, alemanaz eta suedieraz hitz egiteko gai zen.[2]

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirkko eta Ramon ezkontza egunean. Helsinkin,1960ko abenduaren 3a.

Kanpamenduetan ezagutuko zuen, gerora senar izango zen Ramon Zulaika. Hark gazteleraz zekien norbaiten laguntza eskatuta izan zuen Pirkkok ezagutzeko aukera. Boluntario modura joana zen kanpamenduetara eta bertan ezagutu zuten elkar. Handik gutxira ezkondu ziren baina gorabehera franko pasata. Arrazoi desberdinengatik bi familiak zeuden penatuak edo kezkatuak, Ramonen familiak Espainiako enbaxadoreari esku-hartzea eskatu arteraino. 1960ko abenduaren 3an zibilez ezkondu ziren eta geroago eliza luteranoan, baina eliza katolikoaren baimenarekin. Bigarrenez, ordea, Irunen ezkondu behar izan zuten, Finlandian egindakoa ez baitzuen hemengo elizak onartzen. Pirkkok bere izaera luteranoa ez du inoiz baztertu.[1][2]

Euskal Herria bizileku[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirkkoren 80. urtebetetzea ospatzen, Finlandia eta Donostiako senideekin.

Senarrak suomiera ikasteko zailtasun handia zuen eta emazteak gazteleraz zekienez, Finlandia utzi eta senarraren herrira etortzea erabaki zuten. Donostian Ramonen gurasoen etxean jarri ziren bizitzen. Pirkkok Berlitzen lan egiten zuen, ingeleseko eskolak ematen eta horrela jarraitu zuen Irunera bizitzera joan zirenean eta baita Oiartzunera aldatu zirenean ere. 1975. urtetik Oiartzunen bizi da.[1]

Euskara ikasten aritu zen Oreretako euskaltegian eta, trebetasun handiegia lortu ez bazuen ere, beti saiatu da euskaraz mintzatzen herritarrekin. Irakurle ona eta egunkari kontsumitzaile handia izan da beti eta senarrak hainbeste maite zituen kale-katuen janari prestatzailea. Afizioz jostuna eta oro har eskulan zalea. 2014. urtetik Petra Lekuona, Oiartzungo zaharren egoitzan bizi da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g (Ingelesez) «2013 urtekaria by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2016-08-05 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «ramon zulaikaren kontuak = cosas de ramon zulaika. Xabier Susperregi / Xose Estevez. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]