Margherita pizza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pizza Margherita» orritik birbideratua)
Margherita pizza
Pizza napolitar
OsagaiakSan Marzano tomato (en) Itzuli, basilikoa, gatz arrunta, oliba olio birjina estra eta mozzarela gazta
Historia
JatorriaItalia
Honen izena duMargarita Teresa Savoiakoa

Margherita pizza tomatez, mozzarellaz, albaka freskoz, gatzez eta olioz eginiko napolitar pizza tipiko bat da. Napolitar pizzarik ezagunena da marinel pizzarekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizioak dioenez, 1889ko ekainean, Italiako Margarita erregina omentzeko, Brandi pizzadendako Raffaele Esposito sukaldariak Margherita pizza sortu zuen, horretarako erabili zituen osagai nagusiek (tomatea, mozzarella gazta eta albaka) italiako banderako koloreak irudikatzen zituztelarik. Gazta erabili zuen lehen errezeta izan zen.

Alabaina, gaur egun Margherita pizza deitzen dena, Margarita erreginari eskeinia izan aurretik jada prestatua izan zen. Francesco de Bouchardek 1866an pizza mota nagusiak deskribatu zituen, gaur egun marinel pizza, Margherita eta calzone deitzen direnak.

« Pizzarik arruntenak, coll'aglio e l'oglio deituak (baratxuri eta olioarekin) olioarekin ontzen dira. Honen gainean, gatza, oreganoa eta txiki-txiki eginiko baratxuri zatiak jartzen dira. Beste batzuk birrindutako gaztarekin estali eta zerri gantzarekin ontzen dira, ondoren, gainean, zenbait albaka osto jarriz. Lehenei, sarri, arrain txikiak gehitzen zaizkie, eta bigarrenei mozzarella xerra finak. Batzuetan prosciutto xerrak, tomatea, txirlak etab... erabiltzen dira. Batzuetan orea bere gainean tolesten da calzone deritzona osatuz. »


Bestaldetik, jada 1830ean, Riccio delako batek jada deskribatu zuen tomatea, mozzarella eta albakaz eginiko pizza bat Napoli, contorni e dintorni liburuan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]