Gianni Rodari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gianni Rodari
Bizitza
Jaiotza Omegna1920ko urriaren  23a
Herrialdea  Italia
Heriotza Su Casteddu Itzuli1980ko apirilaren  14a (59 urte)
Hobiratze lekua Campo Verano Itzuli
Heriotza modua : circulatory shocka Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Università Cattolica del Sacro Cuore Itzuli
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, pedagogoa, kazetaria, haur literaturaren idazlea, gidoilaria eta zientzia-fikzio idazlea
Lan nabarmenak Q3759322 Itzuli
Le avventure di Cipollino
Q3822469 Itzuli
Q3774269 Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateoa
Alderdi politikoa Communist Party of Italy Itzuli
IMDb nm0734427
www.giannirodari.it

Gianni Rodari (Omegna, Piamonte, 1920ko urriaren 23a - Erroma, Italia, 1980ko apirilaren 14a) italiera idazlea izan zen. Irakasle, kazetari, pedagogo eta abar izan zen, eta 1950. urte inguruan hasi zen literaturan. Rodarik berak zioenez, Maggiore aintziraren inguruan haurren irakasle jardun zuen garaian berak asmaturiko kontakizunak esaten zizkien haurrei, errealitatearekin batere loturarik gabeko kontakizunak, eta askotan surrealismoak darabiltzan teknika berberei jarraituz osatuak. Horrela, Rodarik "haurrentzako kontakizunen asmatzaile" deitura eman zion bere buruari, eta bere obra askotan (Zer gertatuko da aitona katu bihurtzen bada?, 1969; Istorioen nahas-mahasa, 1971: Jolas egiteko ipuinak; 1971: Barre egiteko istorioak, 1971) kontakizun berriak asmatzeko modua iradokitzen die aldi berean irakurleei, betiere irudimena eta hura kitzikatzeko teknikak erabiliz, eta orobat proposatzen die kontakizun horiek haurren hizkuntza heziketarako tresna moduan erabiltzea. Bere karreran zehar hogei liburutik gora idatzi zituen, umore finez eta irudimen zorrotzez hornituak, ironia handikoak. Aipatzekoak dira, besteak beste, Telefonozko ipuinak (1961), Tarta balioetsia (1966), Gondola fantasma (1978) edota Midas erregearen istorioa (1983). 1970. urtean haur literaturako Nobeltzat hartua den Hans Christian Andersen saria eman zioten.

Euskaratutako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]