Plastikozko poltsen debeku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plastikozko poltsen debeku
Irudia
Kausaplastic waste (en) Itzuli
Filipinetako zabortegi batean plastikozko hondakinak.
Plastikozko poltsa fotodegradatua mendi-ibilaldi baten ondoan. Gutxi gorabehera, 1 eta 25 mm bitarteko 2.000 pieza, hiru hilabeteko esposizioa aire zabalean.

Plastikozko poltsen debekuak poltsa arin horien erabilera murrizten du txikizkako establezimenduetan. XXI. mendearen hasieran, plastikozko poltsa arinak kentzeko joera globala eman da hauek sortzen zituzten arazoak gutxitzeko.[1] Erabilera bakarreko plastikozko erosketa-poltsak, dentsitate txikiko polietilenozko plastikoz (LDPE) eginak normalean, doan eman zizkieten dendek bezeroei XX. mendeko azken hamarkadetan: poltsok denbora luzez hartu dira produktuak garraiatzeko modu eroso, merke eta higienikotzat.

Arazoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plastikozko poltsa bat egiteko bost minutu behar dira. Hamabi minutu inguruko bizitza erabilgarria du, baina, ondoren, mendeak behar ditu degradatzeko, erabat desagertu gabe, zatitu egiten baita. 400 urte behar omen ditu plastikozko poltsa batek degradatzeko, alegia, erabat desegiteko.[2] Herritar bakoitzak 280 eta 300 plastikozko poltsa artean kontsumitzen ditu urtean Espainiako Ingurumen Ministerioaren (MAGRAMA) datuen arabera. Gehienak itsasoetan bukatzen dira, eragin suntsitzailea izanik itsasoko faunan eta floran. Espainiako Ingurumen Ministerioaren arabera (NBIP), hondartzetan dauden uretako hondakinen %70-90 plastikoak dira. 2008an bakarrik, ia hiru tona eta erdi plastikozko poltsa sortu ziren Europa osoan, eta urtero 800.000 tona poltsa ibiltzen dira Europako Batasunean.[3]

Plastikozko poltsekin lotutako arazoen artean, berriztagarriak ez diren baliabideen erabilera (petrolioa, gasa eta ikatza, esaterako), horiek ezabatzeko zailtasunak eta ingurumen-inpaktu ugari daude.[4] Plastikozko poltsa arinak murriztuta, dendetan erosketa-poltsa berrerabilgarriak sartu dira. Uztailaren 3an plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko eguna ospatzen da, urte osoan erabilera bakarrekoak baztertzeko.

Kalteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plastikozko poltsek itsas animaliak kaltetu ditzakete. Itsas espezie askok ez dakite hondakinak eta ohiko harrapakinak bereizten: dortokek, adibidez, plastikozko poltsak irents ditzakete marmokekin nahastean. Era berean, itsas hondoan poluitzaileak metatzeak lurzoruak pobretzen ditu, uraren eta sedimentuen trukea blokeatzen baitu. Animalia asko sar daitezke hondakin plastikoetan. Batzuk zaurietan hilko dira, beste batzuk mugitzeko zailtasunak izango dituzte eta harrapakin erraz bihurtuko dira harraparientzat.

Hondartzetan aurkitutako uretako hondakinen %70-90 plastikoak dira, Nazio Batuen arabera olatuen, itsaslasterren eta eguzkiaren eraginez, plastikozko poltsak desegin egiten dira mikroplastiko izeneko zatitxo txikitan; ezinezkoa da hondakin horiek itsas ingurunetik kentzea. Munduko leku batzuetan, itsasoko planktonean baino sei aldiz plastiko gehiago aurki dezakegu, hori baita kate trofikoaren oinarria. Plastikoa deskonposatzen denean, bestetik, konposizioan sartzen diren substantzia toxikoak aska ditzake, hala nola ftalatoak, bifeniloak edo A bisfenola, sistema endokrinoa aldatzen dutenak. Epe luzera, mikroplastikoak kate trofikora itzul daitezke, eta arrainen, krustazeoen eta abarren bidez amaitzen dira gure mahaian. Fenomeno horrek gure osasunerako ondorio kaltegarriak izan ditzake.[3]

Neurriak arazoa gutxitzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartel baten arabera, polietilenozko poltsa arinak debekatuta daude Kasaragoden (Kerala, India).

Mundu osoko gobernuek neurriak hartu dituzte poltsa arinen salmenta debekatzeko, hala nola bezeroei horien truke kobratzea edo horiek saltzen dituzten dendei zergak sortzea. Bangladeshko gobernua izan zen hori egiten lehena, 2002an, plastikozko poltsa arinen erabateko debekua ezarriz.

2010etik 2019ra bitartean, hirukoiztu egin zen plastikozko poltsak ezabatzeko politika publikoen kopurua.[5] 2022tik aurrera, aplikazio-maila desberdinekin, mota horretako debekuak sartu dira 94 herrialdetan, eta 32 herrialdek, aldiz, poltsa bakoitzeko kargu bat ezartzen dute. Beste jurisdikzio batzuek ere (estatuak, konderriak edo hiriak) debekuak eta tasak ezarri dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Schnurr, Riley E.J.; Alboiu, Vanessa; Chaudhary, Meenakshi; Corbett, Roan A.; Quanz, Meaghan E.; Sankar, Karthikeshwar; Srain, Harveer S.; Thavarajah, Venukasan; Xanthos, Dirk; Walker, Tony R. (2018). "Reducing marine pollution from single-use plastics (SUPs): A review". Marine Pollution Bulletin. 137: 157–171. Bibcode: 2018MarPB.137.. 157S. [1]
  2. https://web.archive.org/web/20230420084535/https://sites.google.com/site/literaturatb/testuak/plastikozko-poltsak-3
  3. a b https://www.consumer.es/eu/ingurumena/plastikozko-poltsak-ingurumenerako-mehatxua
  4. "Plastic Bag Fact Sheet" (PDF). Sustainability Victoria. 2005eko azaroaren 9a. [2]
  5. Xanthos, Dirk; Walker, Tony R. (2017). «International policies to reduce plastic marine pollution from single-use plastics (plastic bags and microbeads): A review». Marine Pollution Bulletin 118 (1–2): 17-26. PMID 28238328. doi:10.1016/j.marpolbul.2017.02.048. [3].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

berdea webgunean.]